Véronique Coupé

Un Zeste de Soule


T. - 06 36 02 61 44
Posta elektroniko : v.coupe13(at)gmail.com
161 Akitiolako bidea
64 470 Lacarry / Lakarri
Mapan ikusi

Véronique-entzat, IDOKIn engaiatzea, jendearen heineko etxaldeen balioak partekatzea da, bainan ere ekoizpenetik eraldaketarainoko bere jakitatea ezagutaraztea. Bere erreximentak etxaldean bertan prestatzen ditu, uzta eta urtaroen arabera ekoizten eta sortzen dituen bere fruituekin eta errezetekin.

Zitriko edo garrazkientzat duen maitasun haundiak bultzatu du Véronique Coupé lanbidez aldatzera eta ekoizle gisa plantatzera Lakarri-n, Xiberoan.

Lorategi eta berdeguneetako BTA diploma eskuratu ondoan, Véroniquek urte anitzez lorategi-dendetan lan egin du. Duela hogei bat urte haatik, senarrarekin zitrikoen ekoizpena ezagutu zuten. Garai hartan Landesetan bizi zirelarik, landare bakar batzuekin hasi ziren. Untsa pusatzen zirela ikusirik, kasik 130 zitriko-landare inguru ontzietan ekozterat heldu zen Véronique, bere etxe inguruan!

Senarraren familiako etxaldeko lurrak Lakarri-n hartzeko aukera agertu zelarik, bikoteak bizi moldea aldatzea erabaki zuen. Zitrikoak lurrean landatu eta Véroniquek, pixkanaka, bere ekoizpena fruitu eta barazkiekin dibertsifikatu zuen.
2025eko maiatzetik plantatua, Véroniquek Un Zeste de Soule izeneko erreximentak ekoizten hasi da . Bere etxaldea, hein ttipikoa eta dibertsifikatua da.

Gaur egun, 6.000 m² inguruko lur bat badu Altzain, eta hor ditu barazkiak eta bere baratzea landatu zitriko andana batzuen ondoen. Bainan Lakarrin, etetik hurbil, , 2 hektarea inguruko lur eremua ere baliatzen du; horren %80 inguru zitrikoei emana da: mandarinak, laranjak, klementinak, zitroinak, pomeloak, yuzuak, … Horien ondoan fruitu-arbola eta fruitu ttipi anitz: sagarrondoak, mertxikondoak, abrikotondoak, aranondoak, udareondoak, errubarboa eta mugurdiak.

Laborantza biologikorako bidean, Véronique-k molde naturalenean lantzen ditu bere lurrak. Uzta biltzea eta belar kentzea eskuz egiten ditu. Lan egiteko molde horrek denbora galdegiten du, baina ongi egokitzen zaio bere etxaldearen hein eta izpirituari. Véronique-k urte osoko lana du urtaroen erritmoari egokitua: zitrikoak urritik martxora biltzen ditu nagusiki, eta fruituak eta barazkiak ekainetik urrira.

Ekoizpenak

FruituakBaratzekiak
  • Erreximentak:
    • Mandarina, liranja, zitroina, arabisagarra, Yuzu, ..
    • Sagarra, mertxika, abrikota, harana, udarea, arabarba, martxuka...
    • Sasoineko barazkiak
Salguneak

Etxaldean

Hitzordua hartuz