Xotildeia etxaldeak hogei bat urte ditu eta urterekin aldatu da. Gaur egun, baratzeki biologikoak ekoizten dituzte eta ahal bezain bat berek saltzen dituzte zuzenki.
Sasoinak jarraikiz, baratzeki mota ainitz egiten ditugu nolazbait lekuko klienteei kausitzeko. Guztira 70 bat baratzeki mota egiten ditugu urtean.
Inguruko beste baratzezainekin, lekuko biper mota eztia baloretan emaiten dugu "Biper-Eztia" marka pean. Biper mota horri piperrada edo oilaskoa tomate saltsan sukaldatzeko baliatzen da etxe guzietan. Arroltze muletan ere arrunt goxoa da.
Aldiz, sagar-jusa, sagar-gelera eta sagar-konpota eginarazten dugu gure sagardiako ohizko sagar motekin. Ber manderan, baratzeki kontserbak ere proposatzen ditugu (piperrada, tipula melatua).
Baratzekiak ahalik eta gehien, gihaurek saltzen ditugu zuzenki : etxaldean, merkatuetan, AMAP erosle taldetan eta KAIKU BORDA etxe ekoizleen saltegian.
- Molde ekologikoan eramanak :
- Sasoineko baratzeki ainitzak
- Biper Eztia
- Baratzeki kontserbak (piperrada, tipula melatua)
- Sagar-jusa, sagar-gelera, sagar-konpota.
- Merkatua - Miarritze : Miarritzeko merkatua
- Miarritzeko merkatua (asteartea)
- AMAP Azkaine : Azkaingo AMAP erosle taldea
- AMAP Senpere
- KAIKU BORDA etxe ekoizleen saltegia : Baratzekien merkatua, asteartetan, arratsaldeko 4tatik 6ak arte.