Zestia ez da nolanahiko baratzea. Gogoeta pertsonal baten emaitza da, lurrarekin konektatzeko gogo sakon baten fruitua. 2024ko udazkenean Ahurtin instalatu zenetik, Margaux Pouget-ek askoz gehiago lantzen du hemen zitrikoak baino: naturarekin harreman bizia lantzen du.
Lurzaindiak 1982tik bereganatu 2 hektareako lur eremu hoetan, klementinak, limoi edo zitroinak, yuzuak eta gastronomiara bideratutako beste fruitu berezi batzuk landatu ditu. Horrez gain, fruitu ttipi mota desberdinak ere pusarazten ditu hara nola pikondoak, udareondoak, fruitu gorri ttikiak eta marrubiak, agro-oihanzaintzan oinarritutako baratze batean.
«Oilaskoak zitroinondoen itzalpean, zitroinondoak oilaskoen artean»: landarearen eta animalien arteko osagarritasuna bere proiektuaren bihotzean da. Oilo erruleak arbolen artean aldikako bazkalekuan haziko dira, lurraren emankortasun naturala indartuz.
Margaux-k praktika leunak erabiltzen ditu: lurra gutti landuz, udako eta neguko ongailu berdeak erabaliz, landare eszentzia naturalak (asuna, konsudoa, baratxuria…), erleentzako landare nektardunak… Bardozeko erlezain batekin ere elkarlanean ari da polinizazioa bultzatzeko. Eskuzko uztari bizidunaren erritmo naturalari kasu egiten dio: behatzea, pazientzia izaitea, eta elikatzen gaituenarekin konektatzea.
Zitrikoen laborantza Hego Euskal Herriko mugan bururatzen ez delaren ustearekin, Margaux-k hein ttikiko baratze gozo eta bizia landatu du, bere nortasunaren araberakoa !

- Zitrikoak: klementinak, limoi edo zitroinak, yuzuak eta gastronomiara bideratutako beste fruituak (2028tik goiti)
Fruituak: Udare, Pikuak
Fruitu ttipiak: Marrubiak, martxukak, andere-mahatsak
Biperra, Arabarba