Baserria

ETXE EKOIZLEEN AZOKA-SALTEGIA

BASERRIA, Idoki etxe ekoizleek elgarrekin eraiki duten lehen saltegia da.

Donibane Lohitzuneko merkatua ederrenetarikoa da, etxe ekoizle ttipi frango baita oraindik eta tokiko jendea hortik ibiltzen baita.

1994.-urtean, azoka barnean saltoki-finko bat libratu zen. Aukera hortaz baliatu zen Idoki etxe ekoizle talde bat elgarrekin etxe-ekoizpenak saltzeko. Ahalak bateratu zituzten saltokia antolatzeko, gastuak eta lana partekatuz.

Gaur egun, Idoki etxe ekoizpen gama zabala eskaintzen dute : ardi gasnak, behi eta ahuntz gasnak, oilaskoa eta ahatekia, xerrikia, Ezpeletako biperra eta ahabia erreximentak.

Urte osoan, hamar bat etxe ekoizle aldizkatzen da denen ekoizpenak saltzeko. 2007.-urteaz geroz, langile batek laguntza ekartzen deie saltokian.

Donibane Lohitzuneko merkatu estaliaren erdialdean da BASERRIA etxe ekoizleen saltegia. 

Gure etxe ekoizpenak (Idoki)

  • Ossau Irati ardi gasna
  • Behi gasna
  • Ahuntz gasna
  • Oilaskoa
  • Ahatekia
  • Xerrikia, xingarra eta xarkuteria
  • Aratxekia, behikia, ardikia, ahuntzkia.
  • Ezpeletako biperra

Gure ordutegia

Urte osoan, asteart eta ostiraletan (6 :45-13 :00) eta larunbatetan (8 :00-13 :00).
Udan, asteazken eta ostegunetan ere idekia da.

Gure etxe ekoizleak

AIRE Miren (Urepele) : ari gasna gurinak.


AINCY Dominique, Garaikoetxea (Hazparne) : behi gasna

                  

IXURIBEHEREA (Ayherre): fromages de chèvre
HAMEKA, Claude eta Inaki Mignaberrigaray (Arruta) : Kriaxera ahatekia.

                  

ARTZAINAK (Bastida) : Ossau Irati ardi gasna.
OHETA, Brust (Arrosa) : behi gasna eta esnekiak. Izozkiak.
BERHO Jean Michel, Eyhartzea (Domintxaine) : arroltzeak.
Haranea (Itsasu) : Kintoa xerrikia, Ezpeletako biperra.
BONNET Jon (Bardoze, Urepele) : bortuko ardi gasna, bildoskia.
Claude KRATOCHVIL, Jaiko Borda (Aintzile) : ahuntz gasnak eta ahuntzkia.


 

 

PREBENDE Bernadette, LUMA (Gabadi) : urtxokumeak.


 

 

JARA XOLAN, Erramoun familia (Azkarate) : behikia eta Kintoa xerrikia.