Belaun

XIXTROAK webgunea 

Hazparne inguruko sei etxaldeek dute XIXTROAK.COM webgunea sortu, etxe-ekoizpenak saltzeko eta etxerat ekartzeko.

Astoaren saihetsetan pausatuak ziren bi saskiei "Xixtroak" izena emaiten zeien lehenago. Laborariek baliatzen zituzten etxeko ekoizpenak saltzeko Hazparneko merkatuan, edo etxez-etxe. Ber ideiarekin dabil oraiko laborari taldea, salbu tresnak pixka bat aldatzen direla.

XIXTROAK zarean, Hazparne inguruko sei etxaldeen ekoizpenak manatzen ahal dira, baita beste etxalde batzuenak. Azkenik partaidetza bat eraiki dute tokiko arrantzaleekin.

Gure etxe-ekoizpenak

  • Ardi gasnak : Ossau Irati, gurinak eta freskoak, mamia eta zemerona.
  • Ahuntz gasnak
  • Esnekiak : esnea, gurina, iaurtak, gasna xuria, panacotta
  • Oilaskoa eta arroltzeak.
  • Haragiak hautuan : aratxekia-behikia, ardikia, ahuntzkia.
  • Kontserbak, xarkuteria eta haragi lehorrak.
  • Erreximentak, eztia, Ezpeletako biperra.
  • Ogia
  • Edariak : sagarnoa, jusak, ziropak.

Gure zerbitzua. 

Asteazken arratsa aitzin manatuz www.xixtroak.com webgunean, etxe-ekoizpenez hurnitu saskia biltzen dira ostiral arratsaldearekin :

- aitzinetik hitzartu gunean (hautuan) : Hazparne, Kanbo, Uztaritze, Baiona, Tarnos,...

- etxen, arratsaldeko 5ak eta 8ak artean : Getaria, Bidarte, BAB, Boucau, Aturri aldea. 

Gure etxe ekoizleak

BIXARTEA (Aiherra) : ardi gasnak.
ESNEKIAK (Lekorne) : esnekiak.
Xole AIRE, Xalbadorrenea (Urepele) : Kintoa xerrikia, ardikia, behikia.

XIXTROAK.COM webgunea. 

Uhaldegaraia
64 240 MENDIONDE / LEKORNE.
Tel. 07 68 99 88 78
Mail : contact@xixtroak.com
Site : www.xixtroak.com 

Aurkitu mapan