Elkarte historia

1989.urtean, Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea (EH EEE) sortu zuten laborariek, helburu hauekin :

  • Etxe-ekoizleak defendatu, ordezkatu eta egituratu
  • Elgarrekin informazioa hartu, trukatu eta eskuratu
  • Euskal Herriko etxe ekoizpenak identifikatu, ezagutarazi eta saldu

1992. urtean, elkarteak IDOKI kalitate agintza sortu du.
INPI egituran erregistratua denez, IDOKI markaren baliapena babestua da.

Hogoitahamar urtez, elkarteak hainbat lan-ardatz landu ditu Euskal Herriko etxe ekoizleak egituratzen  laguntzeko, desmartxaren kalitatea eta berezitasuna kondutan hartuz.

Janari sanotasuna, Kalitatea eta Ekoizpenen dibertsifikazioa

Merkaturatzen den ekoizpena sanoa izan behar du, Europear sanitario legeria aplikatzen da etxe ekoizle guziei.

Azken urteetako bilakaera ikusiz, aitortu behar da legeriaren aplikatzeko moldea egokitzen dela etxe-ekoizleen errealitateari, bereziki etxe-gasna egileenari.

Administrazioarekin batean, elkarteak kideei legearen berri emaiten deie, baita formakuntzak eta laguntza teknikoa ekartzen. Ekoizpenen kalitatea lantzeko eta ekoizpen berriak pikoan ezartzeko formakuntzak proposatzen dira urtero.

Elkartearen sortzea

1989.urtean, etxe ekoizle arrunt guti ginen eta bakoitzak bere alde lan egiten zuen.

Europear sanitario legeriaren aplikazioarekin 1992 urtean, etxaldeko transformatze-lekuan sekulako obrak egitekoak genituen gehienek. Administrazioari begira, aterabide amankomuna atxeman nahian bildu ginen.

Ondorioz, gure ofizioari doazkion galdera bereziei ihardesteko egituratu gira, eguneroko lanetan beharreko informazioa, formakuntza eta gogoeta gunea sortuz.

IDOKI kalitate agintzaren sortzea

1992. urtean IDOKI kalitate agintza sortu dugu etxe-ekoizpenaren nortasuna zaintzeko.  


Etxe ekoizle izatea eta ekoizpenaren kalitatea erakartzen duten ezaugarriak idatziz eman ditugu.

  • Zirkuito laburrak jadanik : ekoizleak bere ekoizpena baloratu behar du salmenta zuzenari esker.
  • Jendearen heineko etxaldean lanean hartzea kalitatearen seinale da.
    Ekoizpenaren heina egokitu behar da jendeak eramaiten ahal duen lan zamari. Nahi dugu jendeak lana ongi egiteko ahala ukan dezan, behar den denbora hartuz ekoizpena ontzeko.
    Lan-molde arduratsuak hautatu ditugu, erosleak gureganik igurikatzen dituen pratikak bideratzen ditugu etxaldean. Denbora berean, koizpenaren kalitatea, laborariaren bizi-kalitatea eta irabazia zaindu nahi ditugu.

Etxe-ekoizpenak ez duenez legezko ezagutzarik, IDOKI kalitate agintzak hutsunea bete du.
Kalitatezko etxe ekoizpena zehazten dituen arauak sortu dira eta kanpoko kontrola sistema bat plantan eman da. Euskal Herriko egiazko etxe ekoizpenen nortasuna frogatzen du IDOKI-k.

IDOKI ezagutarazi eta elgarrekin saldu

Ahal bezain beste laborariei tokia egin nahian merkatuan, IDOKI etxe-ekoizpenak ezagutarazteko urratsak elgarrekin eramaitea erabaki dugu.


1996 urtean, Idoki etxe ekoizleak egituratu dira SALTZE kooperatibaren baitan salmenta aukera berriak ikertzeko. Adibidez, ardi gasna egileak Parise ondoko kremeriekin harremanetan sartu ziren eta feira handiak elgarrekin egiteko antolatu zen beste laborari talde bat. Berriki, SALTZE egitura desegin dute.

Salmenta zailtasunak ezagutu aitzin, laborariek jakin dute elgar-aditzen saltze-forma berriak probatzeko elgarrekin. Geroztik, Idoki etxe ekoizle taldeek saltegi finkoak ideki dituzte Euskal Herriko lau xokoetan.

AMAP erosle taldeen garapena Euskal Herrian

2005 urtean, laborantza iraunkorra sustatzeko AMAP ® erosle taldeak sortzeko parioa egin du elkarteak. Zazpi urtez, kontsumitzaile taldeak lagundu ditugu sortzen eta egituratzen.

Geroztik, lekukoa hartu du INTER-AMAP-PAYS-BASQUE (IAPB) elkarte berriak eta Ipar Euskal Herriko AMAP taldeen sarea bateratzen du.

AMAP hitzarmenak laborantza iraunkorra sustatzen du : ekonomikoki bizigarria, zozialki zuzena eta ekolojikoki sanoa.

Etxe ekoizpenen ezagutza

Gaur egun, « Etxekoa » edo «  « etxe-ekoizpena » denak funtsezko arrakasta du kontsumitzaileen artean. Frantses estatu mailan, legezko definiziorik ez denez, etxe-ekoizpenen irudia desbideratzeko arriskuan da.

1999tik 2005 urtea artean, « etxekoa » hitzaren baliapena zehaztuko zuen laborantzako lege xedearen idazte lanetan parte hartu du elkarteak. Maleruski, lege horren gauzatze dekretua ez da sekulan argitaratu. Bakarrik, definizio batzu plazatu dira etxeko-gasna eta (Label Gorri) oilaskoentzat.

Frantses eta Europear estatu mailan, lege baten alde egiten jarraitzen du elkarteak, egiazko etxe ekoizlea et kontsumitzailea babesteko.

Anartean, IDOKI kalitate agintza beharrezkoa dugu denek.