BELAUN saltegia, ispiritu berdineko ekoizle kolektibo baten emaitza da.
Mendiko laborantxa biziarazi nahian, laborari bakarbatzuk bildu dira etxaldetako mozkina hobetzeko.
Gogoetak elgarrekin eramanik, emazte eta gizon hauek, elgarrekin haragia sukaldatzeko tresna eraiki dute Alduden.
Xerrikia, ahatxekia eta axurkia bertan pikatzen eta sukaldatzen dute. Gaur egun, etxaldeko ekoizpenak berek egiten eta zuzenean saltzen dituzte.
Laborantza herrikoia defenditu eta kalitezko etxe ekoizpenak zabaldu nahiz, ondoan BELAUN saltegia osatu dute.
Bakarrik Idoki kalitate agintza peko etxe-ekoizpenak eta Aldude ibarreko ekoizpenak salgai dira.
Ausardia horri partekatu nahi baduzu, geldi zite ixtant bat Alduden.
Maiatza erditsutik azaraoren erditsu arte, astelehenetik larunbata arte (10 :00-13 :00 / 15 :00-19 :00).
Azaroaren 15tik maiatza erditsu arte : astelehenetik ostirala arte (10 :00-13 :00 / 15 :00-18 :00).
Erreka Gorri
64 430 ALDUDE / LES ALDUDES
Tel. 05 59 37 89 40
Mail : contactbelaun-aldude.com
Webgunea : www.belaun-aldude.com