Kaiku Borda

ETXE EKOIZLEEN SALTEGIA

KAIKU BORDA ezinago hobeki kokatua da Donibane Garazi eta Baigorriko bide juntan, Ortzaizeko ofizialeen herrixkan.

Bizpahiru etxe-gasna egileek abiazi xedea da.

Tokiko laborantza herrikoia ezagutarazi eta kalitatezko etxe ekoizpenak eskaini nahian, saltegiko partaide guziak bederen  kalitate urrats kolektibo (sormarka, biologikoa, idoki) batean engaiatuak dira.

Urte osoan, etxe ekoizpen gama zabala biltzen dute : baratzekiak, esnekiak eta gasnak, haragiak eta xarkuteria, jaki prest-eginak, sagarnoa eta sagar-jusak,…

Saltegian bertan, atseden-tokia antolatu dute : informazioa lasaiki eskuratzeko edo haurrekin jolastatzeko gune aproposa da.  

KAIKU BORDA saltegian, etxe ekoizleen berri hartzeko denbora har ditaike.

Gure etxe ekoizpenak  (Idoki, bio, sormarka)

  • Ardi gasnak
  • Behi gasna eta esnekiak
  • Ahatekia
  • Arroltzeak
  • Xerrikia, xingarra eta xarkuteria
  • Axurkia eta zikiroa
  • Ahatxekia et behikia, jaki prest eginak
  • Erreximentak 
  • Sagarnoa eta sagar-jusa
  • Irulegiko arnoa
  • Baratzekiak eta kontserbak.

Gure ordutegia

Urte osoan idekia, astelehenetik larunbata arte : 10:00-12:30 / 14:00 - 19:30.  

Gure etxe ekoizleak

OHETA (Arrosa) : behi gasna eta esnekiak, aratxekia-behikia.
ELURTI (Azkarate) : ardi esnearekin egin gasnak eta esnekiak.
Sylvie eta Alain FOURCADE, Suhastia (Behauze) : ahatekia.
Jean-Michel AIZAGER, Murgi (Ortzaize) : ardi gasna, sagar-jusa
ELORRI-XURI (Arrosa) : ardikia, aratxekia-behikia.
CAMINO Kattin, Argaia (Arnegi) : arroltzeak.
Antton URRIZAGA, Pelloenea (Arnegi) : ardi gasna, Kintoa xerrikia.
JARA-XOLAN (Azkarate) : aratxekia-behikia, Kintoa xerrikia.
XOTILDEIA (Armendaritze) : sasoineko baratzekiak, baratzeki landareak.

KAIKU BORDA
ETXE EKOIZLEEN SALTEGIA

Ofizialeen herrixka - RD 918
64 780 ORTZAIZE / OSSES
Tel. 05 59 49 10 64

Mail :  kaiku-borda@orange.fr

Aurkitu mapan