Sustengua hartu

Salmenta urratsetaz argibideak

Etxaldeko ekoizpenak saldu nahi dituen edozoin proiektu eramaileak, elkarteak argibideak eskura dezazke salmenta urratsetaz :  

  • Salmenta urratsak : merkatu-ikerketa, salmenta bideak, salmenta prezioaren finkatzea, etxaldearen komunikazioa eta salmentak burutzea.
  • Salmenta saileko formatzaile sarea eta laborari laguntzaileak
  • Urteko formakuntzen katalogoa
  • Salmentaren arauak
  • Taldeen salmenta proiektuak sustatzea
  • Diru laguntzak : etxaldetako salmenta proiektuentzat.

Salmenta proiektu-eramaileak laguntzea

Etxe ekoizpenak saltzeko xedea duen laborariari, formakuntza berezia proposatzen diogu salmentaren oinarrietaz.
Formakuntza horrek bere proiektua egituratzen laguntzen du :

  • Funtsezko galderak pausatzen dira : zer saldu, nori ? zonbat ekoizpen saldu ? zer prezioetan ? non eta nola ? bere burua nola ezagutarazi ?
  • Errantzunak atxeman behar dira : joan behar da ikustera, galdegin behar da, frogatu behar da, bere ideia landu behar da, hautuak egin behar dira eta proiektua besten artean kokatu behar da.
  • Salmenta urratsak finkatzen dira : salmenta helburuak betetzeko ekintzak lerrokatzen dira, kondutan hartuz saltze-kopurua, lan denbora eta etxaldearen ahalak.

Formakuntzaren edukina, gure sareko etxe-ekoizleen esperientziaz aberastu dugu.

Laborari laguntzaile eta sareko formatzaileak galdezkatzen ahal ditu proiektu eramaileak.

Formakuntza tematikoak

Etxaldeko ekoizpenen salmentaren inguruko hainbat gai jorratzen ditu elkarteak:

  • Salmentaren oinarriak : merkatu-ikerketa, salmenta bideak, prezioa eta komunikazioa
  • Egin salmentak aztertu eta salmenta ekintza berriak finkatu
  • Etxaldearen komunikazio plana eraiki
  • Idokitaz hitzegiten ikasi : kalitate urratsak etxaldearen komunikazioan sartu.
  • Internet-ek ideki bideetan sartu : berri-orria (newsletter), blog, webgune, salmenta webgunea, sare zozialak. 
  • Salgunea antolatzen jakin, ekoizpenak baloretan eman.
  • Merkatuetan saldu
  • Saltzeko negoziaketa eramaiten jakin
  • Klientela  informatikaz jarraiki
  • Eskoletako jantegia hurnitu
  • Elgarrekin saltzeko antolatu

Formakuntza tematika horiek urte guziz proposatzen dira. Aski izen emaite denean, taldean antolatzen dira.

Deskargatu : formakuntzeen katalogoa.

Taldeen salmenta proiektua sustatu

Etxe ekoizleen saltegia sortu edo garatu nahi duten laborari taldeak laguntzen ditu elkarteak.

Halako proiektuak bideratzeko gaitasuna duten formatzaileak atxemaiten ditugu : egoeraren azterketa, taldearen helburuak, salmenta helburuak eta aurrekondua, salmenta eskaintza,  prezioen politika, komunikazio plana, salgunearen antolaketa, egituraketa juridikoa, ardura eta lanen partekatzea, langile hartzea.

Kalitate urratsetan engaiatuak diren etxe ekoizleen xedeei lehentasuna emaiten du elkarteak.

Diru laguntzak : etxaldetako salmenta proiektuentzat

Akitaniako Euskaldeak (FEADER fondoak), etxe ekoizpenen salmenta bide laburrak garatzeko diru laguntza dozierrak aztertzen ditu.

Etxaldean aterbe-lekua, harrera-lekua eta salgunea eraikitzeko diru-ezartzeak kondutan hartzen dira : etxalde-jatetxea, « Table d’hôte » ostatu mahaina, , salgunea, dastaketa gunea, harrera gela eta beste eraikidura eta tresneria.

Etxaldetako salmentarako diru laguntza : eskaera imprimakia  (197 KB) pdf eta argibide-orria  (170 KB) pdf.