Etxaldeko ekoizpenak saldu nahi direnean, gogoeta sakona eraman behar da proiektuaren egingarritasunaz, diru eta jendearen aldetik. Eta hobe sail hortan behar den laguntza hartzen baduzu.
Bere burua formatzen eta gaitasun berriak eskuratzea beharrezkoa da : denbora irabaztea eta geroari pentsatzea da !
Salmenta urratsak gogozkatzeko bide bat proposatzen dauzugu hemen :
Har ezazu behar den denbora beste etxe ekoizleak eta salmenta munduko ofiziokoekin hitz egiteko.
Zure salmenta ideia parekatuko duzu hauen esperientziarekin eta aholku baliagarriak eskuratuko dituzu haien ganik. Lagungarri izanen zauzu zure hautuak egiteko punduan : ekoizpen gama, salmenta bideak, prezio finkatzea, salmenta kopurua, lan denbora gehigarria, lan antolaketa, diru-sartzeak.
Salmenta esperientzia frango ezagutzen ditugu, taldean edo bakarrik, eraiki direnak Euskal Herrian eta beste eskualdetan.
Abiatzen denean, ondorioak ikusi aitzin, denbora eta energia ainitz sartu behar da salmenta urratsetan. Saltzeko denbora beti gutiesten da, alta lan denbora parte handi bat dedikatu behar da salmentari, nola nahiz denbora horri hartzea lortu behar da.
Etxaldeko ekoizpenak saldu nahi direnean, merkatu batean sartzen da : ber motako ekoizpenak saltzen dituzte jadanik beste etxe ekoizle, artesau edo industrial batzuek.
Egoera horri kondutan hartzea baitezpadakoa da.
Aholkatzen dauzugu merkatu ikerketa bat egitea, laburra izanik ere, bada beti zer ikas.
Merkatu ikerketa batean ikertzen da :
Merkatu ikerketari esker, nolako merkatuan sartzen ziren jakinen duzu eta abiatu aitzin salmenta arriskuak neurtuko dituzu.
Hurbileko zirkuito laburrak aipatzen dira zinezko harremana lotzen denean ekoizle eta eroslearen artean. Harreman zuzena eraikitzen denean bere eremu geografikoan, nozio honek indar gehiago hartzen du.
Elkarteak hainbat salmenta esperientzia bildu du sareko etxe ekoizleen ganik. Gehienik salmenta zirkuito hauek garatu dituzte :
Etxaldeko ekoizpen kopurua, zirkuitoan pratikatzen diren margak, dedikatzen ahal dugun lan denbora eta logistikaren arabera hautatzen dira salmenta zirkuitoak.
Ez da ametsik egin behar, salmenta bide bakoitzak abantailak eta trabak ekartzen ditu.
Salmenta proiektu bat, bakarrik edo taldean eramaiten ahal da beste laborariekin.
« Prezio zuzena » finkatzea hatsarretik baitezpadakoa da. Urrats horri ez da huts egin behar !
Auzoaren prezioari fidatzea edo bardin apalago abiatzea kaltegarria ditaike.
Salmenta prezioa finkatzeko, ezagutu behar da :
Ekoizte, lantze eta saltze kargu guziak kondutan hartzen dira gosta prezioan. Bere burua atsulutoki pagatu behar da, ekoizpena lantzen eta saltzen pasatzen den lan denbora bereziki kondutan hartuz eta balioa emanez. Salmenta prezioak mozkina ekarri behar du etxaldeari.
Eremu geografiko eta salmenta zirkuitoen arabera, prezioen taula koherentea finkatzen laguntzen du metodologia honek.
Salmenta prezioa nola osatzen den dakienak, prezioa errexkiago zehaztuko du erosleari.
Bidezko prezioak, ekoizlea eta eroslearen arteko harremana luzara bermatzen du.
Komunikazioan diru ainitz debaldetan sartzen da batzutan. Behar gabe ez du balio komunikatzea hutsean.
Komunikazio urratsak finkatzeko, baitezpadako galderak pausatzen dira :
Komunikazio beharren arabera da komunikazio plana eraikitzen.
Gehienetan hainbat komunikazio tresnen artean hautatzen dira komunikazio suporte egokienak : seinaletika, esku-paperra, bisita-karta, prezio fitxa, manatze-papera, ekoizpenen katalogoa, webgunea, merkatuko banderola eta suporteak, afitxak,…
Behar gabe, ez da komunikazio tresnarik egiten, gaizki baliatzen den suporte batek ez baitu eraginik.
Lehentasunak finkatzen dira eta komunikazio tresneen artean hautuak egiten dira diru-ezartzeak mugatzeko.
Egungo egunean, ekoizpenaren kalitatea irudikatzen du ekoizpenaren enbalajeak (packaging). Ingururamena eta ondakinen berexketa kondutan hartuz lantzen da ekoizpenaren enbalajea.
Bere burua ezagutarazi, kliente potentzialen gana joaitea, bere eskaintza aurkeztea, parekoarekin negoziatu saldu arte : salmenta burutzeko urratsak dira hauek.
Kudeantza tresna oso baliagarriak badirea eguneroko lana errexteko : klienteen fixierra, kliente potentzialen fixierra, salmentaren jarraipena (manuak, fakturak, diru sartzeak).
Finkatu helburuei begira, salmentak erregularki aztertu behar dira, beharrez komertzial ekintza berriak ordutan egiteko : klienteekin harremana sendotzeko edo kliente berrien bila joaiteko.
Lekuko kalitate urrats (sormarka, Idoki, Bio) batean engaiatzen denean, hainbat garantia ekartzen da erosleari.
Erosleak lekuko ekoizpean erosten dituenean, gutienezko kalitate heina igurikatzen du. Etxe ekoizle guzien ardura da lan molde koherente eta argiak segurtatzea erosleari. Bide hortatik ibiliz, ainitzez gehiago irabaziko dugu denek elgarrekin.
Kalitate urrats batean izatea balorizatzen da eroslearen parean : kalitate urratsaz bakoitzak egiten duen indarra beste etxe ekoizle guziei ekartzen deie, eta besteek egina baliatzen dugu guk ere.