Urratsez urrats, nere proiektua eraiki

Urratsez urrats, nere proiektua eraiki

Etxe ekoizle gisa plantatzen denean edo etxaldean dibertsifikazio aktibitate bat sortu nahi denean, hobe da norbaiten laguntza hartzea gogoeta mamitsu baten eramaiteko.

Sanotasun araudi berezia kondutan harturik, bederen ondoko pausoak eraman behar dira.

Beste esperientzen berri hartu

Abiatu aitzin, gutienez denbora hartu behar da beste etxe-ekoizle batzuekin mintzatzeko.

Xantzaz, lehen ez bezala, gaur egun erreferentzia gehiago bada. Euskal Herrian eta bestalde, etxe-ekoizle mota frango bada eta hainbat esperientzia egin dute.

Beste laborarien ikustera joanez, gogoan duzuna egingarri denez eta nola aipatzen ahalko duzu: proiektuaren handitasuna eta araberako inbestizamenduak, atelierraren antolaketa eta planoak, tresnak eta lanaren antolaketa, kalitatea lortzea eta merkatu aukerak ikertzea…

Gogoan duzuena egingarri denez eta zein baldintzetan aipatzen ahalko duzue. auetarik batzuk, interesa piztuko dauzue

Zure hautuak egin beharko dituzunean, besteenganik ukan aholkuek lagunduko zaituzte.

Laborariekin mintzatzeko denbora ukaiteko, hobe haiekin aitzinetik hitzartzea eta galderak ongi zerrendatzea informazio baliagarriak ardiesteko.

Ekoizpen egiten ikasi

Ohizko jakitateaz gain, gaur egun etxe-ekoizpenen teknologia menperatu behar da.

Formakuntzari esker, ikasten da, hobetzen da eta ekoizpen berriak pikoan jartzen dira.

Hainbat ikastaldi taldean egitea proposatzen ditu elkarteak.

  • Gasnak eta esnekiak : gasna gurinak, gasna freskoak, esnekiak, gasna urdinak, izozkiak.
  • Haragiak eta xarkuteria : haragi-pikatzea, haragi sukaldatzea, haragi gazitzeak, xarkuteria, hutsean ezartzea, autoklabea.
  • Fruituak : jusa, erreximenta, coulis/bahakia, fruitu pasta, ozpina, fruitu lehorrak, sorbetea, gozokiak.

Formakuntza hauek bideratzen dituzte, etxe-ekoizpenetan oso berezituak diren partaideak (Aurillac-eko ENILV, Florac-eko CFPPA).

Galderaren arabera, formakuntza tematika berriak landu ditaizke (etxe-hegazti sukaldatzea, baratzeki sukaldatzea, karakoilak sukaldatzea, pastak egitea, eztia…).

Esperientzia bildu eta eskua egin

Bizi osorako proiektua engaiatu aitzin, atsulutoki eskua egin behar da.

Beste laborari baten etxen aski luzaz lan egin behar da edo nolazbaiteko esperientzia bildu behar da. Ez da beti errex errealitateari buru egitea, denboraz eta gaitasunez, ainitz galdegiten du ofizioak. Lan antolaketak ainitz konda du.

Hobe da frogatu zinez ofizio horri maite dela eta egin nahi dela.

Aritzez denez ikasten, bakoitzak behar duen denbora hartu behar du ekoizpenak egiten ikasteko. Hobe da zinez eskua egitea abiatu aitzin. Bere hautuak egiteko punduan balioko du.

Transformatze-lekua burutzea

Etxe-ekoizpenak egiteko leku aproposa behar da, ezin da sukalde xokoan hasi.

Hasteko, etxe ekoizpenak egiteko baimena duen transformatze-lekua alokaida ditaike, eskua egin liteike inbertsioak engaiatu aitzin.

Transformatze gela kolektibo batean sar daiteke partaide bezala edo etxaldean xoko bat antolatu behar da etxe-ekoizpenak egiteko.

Nola nahiz, garbitasuna lortzeko sanotasun araudia kondutan hartu behar da : gelaren barne-antolaketan, ur edangarria lotzean, errexki garbitzen den materiala hautatzean, ur ixurgiak jartzean…

Besten etxen lan eginez edo gutienez transformatze gela batzu bisitatuz, eguneroko lana errexteko atelierraren barne-antolaketa ongi pentsatu behar da.

Obrak abiatu aitzin, atelierraren planoak baieztatu behar ditu Departamenduko Sanitario  zerbitzuak (Direction départementale de Protection des Populations, DDPP).

Etxaldean ekoizpenak egiteko diru laguntzak badira. Hargatik, arrazoizko inbertsioak gogoetatzen dira. 

Xehetasun gehiago :  eskaera inprimakia  (354 KB) pdf / azalpen oharra   (140 KB) pdf

Garbitasuna ikasi  

Abere eta landareekin ekoizpenak egiten dituen laborariak, garbitasunez egin behar ditu eta sanotasun menperatze plana lekuan eman behar du.  

Garbitasunez eta segurtasunez lan egiteko manerak zehazten dira sanotasun menperatze planan : kutsatze arriskuak identifikatzeko eta zuzentzeko neurriak ekartzeko,  garbitze eta desinfektatze plana, uraren kalitatea, kontserbazio tenperaturen errespetua eta beste.

Sanotasun menperatze planan, ekoizpenen jarraipena (osagaien jatorria eta salmenten zerrenda), kontrola analisien plana eta ekoizpenen gibel deitze prozedura agertzen dira.

Elkartearen formakuntzaren bidez, etxe gasna eta haragia egiten duen laborariak, Garbitasun Pratika Onak bideratzeko Gida (GBPH) egin duelako ziurtagiria eskuratzen du.

Sanitario baimena eskuratu

Jatorriz aberearen ekoizpenak eskuetan erabiltzen dituen laborariak, sanotasun estatu hauetarik bat ardietsi behar du, ekoizpenak lantzeko, apailatzeko eta metatzeko.

  • Salmenta zuzenerako baimena (edo Remise directe erdaraz). Laborariak etxaldeko ekoizpenak erosleari zuzenean bakarrik saltzen ahal ditu (etxaldean, merkatuean…), mugarik gabe eremu geografiko batean.
  • Salmenta zuzenerako salbuespeneko baimena (edo Dérogation à l’agrément erdaraz)
  • Laborariak etxaldeko ekoizpenak erosleari zuzenean saltzen ahal ditu eta ekoizpenaren parte bat (salmentaren % 30 a edo astean ekoizpen kopuru mugatua) bitartekari bati saltzen ahal da, 200 kilometroko eremu geografiko batean (Pirineo Atlantika departamenduko prefeturak hartu salbuespena)
  • Europear sanotasun baimena (edo Agrément sanitaire européen erdaraz) Laborariak etxaldeko ekoizpenak nor-nahiri saltzen ahal ditu, Europako erresuma guzietan, CE zigulua jarriz.
    Sanotasun baimena ardiesteko Departamenduko Sanotasun zerbitzuekin(Direction départementale de Protection des Populations, DDPP) harremanetan jarri behar da.

Zerbitzu hauei, aktibitate abiatzea deklaratu behar da.

Mikrobiologia autokontrola plana eraiki

Autokontroleko mikrobiologia analisiak egiten dira lehengaia eta egin ekoizpenetan. Hainbat mikrobiologia kriterio (listeria, salmonella, estafilokokoa,…) bilatzen dira, legeak segurtantxazko presentzia heinak finkatzen ditu.

Laborariak bere ekoizpenak erregularki analisarazi behar ditu.

Analisiaren emaitza okerra denean, zuzentze neurriak hartzen ditu laborariak.

Elkarteak sanotasun jarraipen lana antolatzen dugu gasna egileen kondu. Elkarteak esne flakoin eta gasna zati biltzea egiten du, emaitzeen irakurketa eta sanotasun laguntza teknikoa segurtatzen du.

Salmentarako legeria errespetatu

Elikagaien kontserbazioa

Ekoizpen bakoitzak kontserbazio tenperatura propioak ditu.

Ekoizleak janariaren kontserbatzeko tenperatura errespetatu behar ditu etapa bakoitzean, lehengaia lantzean, ekoizpena biltzean, garraiatzean eta banatzean.

Garraio denboran, laborariak hotzaren katea errespetatu behar du.

Berrehun kilometroko banatze eremu batean, ekoizpenak banatzen ahal dira isoterma diren ontzietan, haatik sekulan ideki gabe eta kontserbazio tenperatura segurtatuz.

Berrehun kilometroz goiti joaiteko, hozkailua beharrezkoa da autoan. Hozkailua idekitzen ahal da bi klienten artean kontserbazio tenperatura segurtatzen bada bide osoan.

Ekoizpenaren etiketan kontserbazio tenperatura ezagutarazi behar dira erosleari.

Kontsumorako epe mugatua (Date Limite de Consommation edo D.L.C) / Baliapen epe ezin hobea (Date Limite d’Utilisation Optimale edo D.L.U.O.).  
Laborariak elikagaien jateko epea jarri behar du ekoizpenetan.  

  • "Jan ditaike (eguna eta hilabetea) arte" argibidea
    Kontsumorako epe mugatuak (D.L.C.) zinezko epea emaiten du.
    Ekoizpen freskoei (yogurta, haragia,…) aplikatzen zaie bereziki. Epe laburra barne, ekoizpena andeatzen da eta lanjerosa bilakatzen ahal da mikrobiologia aldetik.
    Kontsumorako epe mugatua beti kontserbazio tenperatura bati lotzen da.
    Epea heldu denean, ekoizpena mezperatik kontsumo eta salmentatik atera behar da.
  • Hobe da (eguna) aitzin jatea argibidea 
    Ez da zinezko epea markatzen. Egun horri pasatuta, ekoizpena jan ditaike inolako arriskurik gabe. Haatik, ekoizpenak bere kalitatearen parte bat gal lezake.

Laborariak D.L.C eta D.L.U.O epe egunak egiaztarazi behar ditu etiketan eman aitzin.

Etiketan eman beharrak

Elikagaien etiketan argibideak jarri behar dira erosleari informatzeko : ekoizpenaren izenburua, jatorria, osagaien zerrenda,  osagaien kopurua, kontsumorako epea (DLC/DLUO), ekoizlearen izena eta helbidea, fabrikazio sailaren zenbakia, baliatze eta kontserbazio aholkuak, sanotasun baimenaren zigulua.
Salmenta postu batean, trozatuak edo enbalajetan ez diren ekoizpenentzat, laborariak jarri behar du : ekoizpenaren izenburua eta prezioa (unitatea edo pizura).

Ekoizpenen kalitatea segurtatu

Ekoizpenen kalitatea beti hobetzeko nahiararekin, taldean ekoizpenen dastatzeak antolatzen dira. Bere ekoizpenetaz oharrak biltzeko ariketa oso baliosa da.

Laborariak bere ekoizpenak hobeki ezagutzen ditu, besteen ekoizpenekin parekatzen ditu, gostua eta egin-moldeen arteko lotura estua neurtu ditaike eta hobekuntzak ekar ditaizke.

Erran dezagun, ekoizleak bere eginmoldeak beti hobetu behar dituela, ahalik eta ekoizpen goxoena eskaintzeko klientei.

Kalitate agintza batean engaiatzen denean, lan molde zehatzak betetzen ditu laborariak, adibidez landareak eramaiteko maneran, abereen ongi izatean eta bazkatze-moldetan.
Etxaldeko lehengaiaren kalitateak eragin handia du burutzen den ekoizpenaren kalitatean.

Indar guzien saria, klienta berriz jiten ikusten denean gozatzen da.