Gure elkarte proiektuarekin bat egizu, elkarteko kidea bilakatuz eta IDOKI kalitate agintzan sartuz.
Elkartean kide bakoitzak argibide bereziak galdegiten ahal ditu noiz nahi : etxe ekoizpen egiteaz, salmentaz eta Idoki etxe ekoizpenen promozioaz.
Elkartearenganik, hainbat informazio eskuratzen ditu kideak :
Esne sasoin hatsarrean, analisia aholkuak (mikrobiologia kriterioak eta ikertze frekuentziak) ohartarazten ditugu eta analisien biltze egunak emaiten gasna egile guziei.
Analisatzekoak diren esne flakoinak eta gasna zatiak biltzen ditugu : Izuran (8 :30- 10 : 00), Uharte-Garazin (10 :30-12 :30) eta Zalgizen (14 :00-15 :30).
Analiseen emaitzak direktuki laborariari igortzen dituzte laboratorioek.
Analisiaren emaitza okerra denean, elkarteak sanotasun jarraipen lana antolatzen du etxaldean, arrenguraren jatorria berexteko eta laborariarekin aterabidea bilatzeko.
Sanotasun jarraipen lanak urte guziz ordu ainitz eskatzen ditu elkarteari. Jarraipen lanaren goste parte bat kotizazioari esker gasna egile guzien artean banatzen da.
IDOKI kalitate agintza eta ekoizpenen arauak betetzeko prest den etxe ekoizleak IDOKItan sartzea galdegiten ahal du.
IDOKI kalitate agintza ardiesten duenak, Idoki komunikazio tresnak eskuratzen ditu, Idoki publizitatea eta promozioaren ondorioak baliatzen ditu.
Euskal Herriko etxe ekoizleen elkarteari galdegin ezazu :
IDOKI kotizazioa
* Sartze urtean : 291 € (IDOKI etxaldearen komunikazioa segurtatzeko kit bat eskuratu du kide berriak)
* Ondoko urtetan : Aitzineko urteako salmentetan 3/1000 heineko kotiazioa ordaintzen da. Ellkarteko kotizazioa barne da, ez da pagatzerik gainera.
Adibidez, 1000 €-ko saltzeak egiten badira, Idoki kotizazioa 3 €-koa izanen da.
Eta 20 000 € saltzeak egin badira, Idoki kotizazioa 60 €-ko izanen da. (= 20 000 x 3 / 1000)