IDOKI kalitate agintzak garantiak ekartzen ditu erosleari, lehengai eta etxe ekoizpenen jatorriaz baita laborariaren lan moldetaz.
Salmenta zuzenak konfiantxazko harremana indartzen du etxe ekoizlea eta eroslearen artean.
IDOKI kalitate agintzan sartzen denean, talde dinamikarekin bat egiten da.
Engaiatzen den laborariak etxe ekoizpenen irudi baikorra indartzen du.
Denen onetarako, IDOKI kide bakoitzak promozio urratsetan parte hartu behar du eta IDOKI komunikazio tresnak baliatu behar ditu.
IDOKI kalitate agintzak laborantza iraunkorraren printzipoetan oinarritzen da :
Ekoizpen mota bakoitzarentzat, engaiamendu hauek finkatuak dira betebehar zehatzetan eta kanpoko kontrola egitura batek frogatzen ditu.
Gasnak eta esnekiak | Haragiak eta xarkuteria | Landare ekoizpenak |
---|---|---|
Bere ekoizpen motako IDOKI betebeharrak betetzeko prest den etxe ekoizleak IDOKItan sartzea galdegiten ahal du :
Deskargatu : IDOKItan sartzeko galdera (324 KB)
IDOKI kalitate agintza pean sartzeko galdera, idatziz igorri behar da elkarteari :
Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Elkartea
IDOKI arau-batzordea
Haize Berri - Bourg - 64 120 Ostabat-Asme / Izura-Azme
Elkarteko teknikalaria zurekin harremanetan jarriko da etxalde bisita finkatzeko.