Elkarteak etxe ekoizpenak egiteko jakin behar duzuna zehazten dauzu, besteak beste :
Urtean berritan, otsailean eta urrian, elgarrekin materiala erosteko proposamena zabaltzen du kideei. Prezio gehienak negoziatuak dira.
Sailka 50 erreferentzia zabaltzen dira : Gasna egitea (moldeak, oihalak, azidometra,…), haragi lanak (kontrola lamak), higiena material ttipia (broza, karraskagailu, mantala, botak, xarlotak), garraiorako materiala (hozkailu isotermoa, termometra zundarekin) merkatuko materiala (bitrina hozkailua, pisagailua, parasola).
Aski jendeek izena emana dutenean, ikastaldi hauek Euskal Herrian egiten dira urte guziz.
Deskargatu : Formakuntzen katalogoa (2015)
Abendutik uztaila arte, ardi esne sasoin denboran, hilabetean bi aldiz, astelehenetan, esne eta gasna zatiak biltzen ditu :
Esne eta gasna zatiak bi laboratorietara igorriak dira. Analisien emaitzak direktuki ukaiten ditu laborariak.
Emaitzak okerrak direnena, elkarteko teknikalaria etxaldera heldu da etxaldearen jarraipena finkatzeko.
Laborari talde batek etxe ekoizpenak elgarrekin egiteko tresna eraiki nahi duenean, elkarteak laguntzen ditu urratsak egiten.
Partaide eta formatzaile egokienak biltzen ditu bereziki tematika hauen inguruan : egituraketa juridikoa, sanotasun eta salmenta araudia, sanotasun menperatze planoa ezartzea, lanak eta ardurak banatzea.
Orohar, transformatze-gela kolektibo batek behartzen dituen urrats guziak kondutan hararazten dira.
Akitaniako Eskualdeak (Feader fondoak) etxaldean ekoizpenak egiteko diru laguntzak kudeatzen ditu.
Inbertsioetan kondutan hartzen da : etxaldean ekoizpenak egiteko guzia, salmentari lotutako gastu parte bat eta eoizpenen biltzea (etxaldeko lehengaiak eta saldu aitzinekoak)
Gastuetan, 10 000 eta 80 000 euroko mugan, laguntza heina % 30ekoa da. Kasu berezietan, %10 agehiago eskura ditaike Akitaniako Lurraldearenganik.
Zerbitzu berria eskaintzen du gure elkarteak, esku-orria betetzeko eta berezikiago egingarritasun azterketa egiteko. Etxaldeari ondorio baikorrak eta iraunkorrak ekarriko direla frogatu behar da finantzatzaileei.
Deskargatu : eskaera imprimakia (197 KB) / azalpen oharra
(170 KB) Diru laguntzetara abiatu aitzin, proiektu eramaileak gogoeta sakonak eraman behar ditu. Dena den, arrazoizko inbertsioak egin behar dira, proiektua ongi neurtuz ekonomikoki eta lan zama aldetik.
Bestalde, beharrezkoak diren gaitasunak aitzinetik eskuratu behar dira.
Etxe ekoizpen egiteaz eta saltzeaz, informazio iturri da webguneko « Kideen xokoa » atala.
Kide guziei, elkartearen aldizkariaren lau ale igortzen da urtean.
Aldizkarian fitxa tekniko tematikoak (ekoizpen egitea, salmenta, komunikazioa) eta lekukotasunak agertzen dira ekimen berriak ezagutarazteko.
Elkarteko biziaren berri ere emaiten da : egutegia, formakuntzak, informazio bilkura, Idoki ekitaldiak.