Gure lan moldeak

Idoki etxe ekoizleek ahateak multso ttipietan eta kanpoan hazten dituzte.

Eztiki hazten diren ahate arrazekin lan egiten dute, bereziki Kriaxera arrazarekin ari dira batzu.  

Ahateak lehen egunetik etxaldean hazten dira.

Ahate bakoitzaren hazte-denbora kondutan hartuz, ahateak 13 eta15 aste artean ibiltzen dira libroki kanpoan. Pentze handi eta belartsuetan kurritzen dira eta gehienik artoa ukaiten dute jatera. Ahalaz etxeko artoa eta bihiak emaiten zeitze, dena den jitez aldatuak ez direnak.

Ahatearen ongizatearentzat, parke kolektiboetan eta multso arrunt ttipietan galkatzen da.  
Ohi bezala, arto bihi osoarekin eta eskuz galkatzen da. Ahate bakoitzaren erritmoa zainduz, ahatea 13 eta 21 egun artean galkatzen da.
Ahate haragi goxoa eta gibel-gizen ederra ardiesteko, ahatea eztiki eta denbora hartuz galkatzen da.

Kriaxera ahatea

Kriaxera ahate mota desagertzekotan zen 1960 hamarkadan. Etxaldetan ahate arraza emankorragoak jarri ziren hezurdura ttipia zuen ahate horren ordez.

Kriaxera (edo karrankaria) emea gurutzatzen da jatorriz amerikarra den Barbariako ahate arraekin. Ahate horiek mulard deitzen dira, ahatekumerik ez duelakoan ukaiten ahal. Mandoa bezala, bi espezien arteko gurutzamenaren fruitua direlakoan.

Bere haragiaren finezia ezaguna da. Ahate haragi goxoa egiten du hazteko denbora hartzen bada.
Kriaxera ahate arraza mantsoa da, kanpoan ainitz kurritzen dena.

IDOKI kalitate agintzak segurtatzen dauzu :

  • Eztiki hazten den lekuko ahate arrazaren erabilpena aholkatua da. Kanpoko hazkuntza da, jakinez beti belarrean ibili behar dutela.  
  • Elikagaiak, etxaldean eginiko zituetaz osatuak dira (gutienez % 70 a etxaldean eginak).
  • Ohidurazko galkatzeari lehentasuna emaiten zaio. Arto bihi osoarekin, 13 eta 21 egunen artean irauten du galkatzeak. Beroagatik, ahate galkatzea debekatua da udan.