Gure lan moldeak

Ossau Irati ardi gasna sormarkak eragin handia du tokiko etxaldetan. Ardi esneari lehentasuna emaiten denez, bildotsak errapetik goizik kentzen dira ardiak deisteko.

Ardi sasoinean bakarrik, orohar abendutik maiatza arte, kausi dezakezu ardi esnean hazitako axurkia.
Hilabete osoz, bildotsak amaren esnea baizik ez du edaten.
Haragia gorrixka ateratzen da, zinez fina eta mendrea denez, ainitz preziatzen dute goi mailako sukaldariek.

Ardi hazkuntza kanpokoa da. Kabalak egun guziz kanpoan dira alhan. Gehienik etxeko bazka eta belar-idorra (soroak edo ardailak) jaten dituzte. Gizentarazteko, beharrez zaldare larria emaiten zaie.

Artzain zonbaitek Sasi-Ardi arrazarekin lan egiten dute.

Sasi Ardia

Euskal Herriko mendietan bizi den bertako ardi arraza bat da. Izena “sasi” eta “ardi” hitzetik heldu da, sasietan edo larretan errexi moldatzen den ardia da. Beste izenik erabiltzen da “mutur gorri ttipia” Hego Euskal Herrian edo “manex ttipia” Ipar Euskal Herrian. Itxurari fidatuz, Manex edo Ardi latxaren aitzineko ardia litaike. Inguru hortan, ardi gogorra eta ttipia gelditu da eta bere ezaugarri bereziak garatu ditu.

Haragitako baliatzen da Sasi-ardia. Ez dira ardiak deisten bildotsa hazteko esnea behar baitute.
Urte batetako ahari hoberenak zikiratzen dira, bizpahiru urte dituztenean “zikiro” gisa saltzen dira.

Bi mila sasi-ardi dira Euskal Herrian.

Bildotsik gabe, esnerik ez

Ardiak erditzen denean, bildotsa sortzen da. Esnea egiten hasten da bildotsa hazteko.
Hilabete baten buruan, artzainak bildotsak errapetik kentzen ditu. Ardiak esne emaiten jarraitzen du. Ardia uztaila arte jeisten da eta esnearekin ardi gasna egiten da. Udan, ardiak indarberritzen dira. Bost hilabeteko ernalditik landa, bildotsa eginen dute. Usaian bildotsak sortzen dira azaroa eta apirila artean.

IDOKI etxe ekoizlearen beharretan da :

Bildotsa 

  • Bildotsak amaren esnearekin bakarrik haziak dira.
  • Antibiotika eta izaki bizkarroien aurkako tratamenduak debekatuak dira
  • Gustuari eta haragiaren goxotasunari lehentasuna emaiten zaie. Kabalen hiltzeak, adin eta pizu egokietan egiten dira, 21 eta 40 egun artean.

Ardikia

  • Lurraldeari egokituak diren arrazak edo haragitako arrazak baliatzen dira.
  • Ardiak kanpoan haziak dira. Elikagaiak, etxaldean eginiko belar eta kanpoko pazkaz osatuak dira.
  • Gustuari eta haragiaren goxotasunari lehentasuna emaiten zaie. Itxuraz hobekienik diren kabalak hautatzen dira (gizen eta haragiaren arteko oreka). Kabalen hiltzeak, adine ta pizu egokienetan egiten dira (6 urte gabe, gutienez 20kg-25kg haragi, 7 egun ganbara hotzean atxikitzen da haragia ontzeko).