Gure lan moldeak

Irulegiko mahastia maldetan hedatzen da. Terrazetan eraikiak diren mahasti ttipiek iguzkia ongi hartzen dute.

Irulegi arno sormarkari doakionez, arno beltz eta gorriak, axeria eta bordelesa mahatsondoekin eginak dira.
Arno xuriak aldiz, zuri zerratia eta  izkiriota  aspaldiko mahatsondoekin eginak dira.

Inguramena errespetatzen dituzten egin moldeei lehentasuna emaiten dute mahastizainek.

Mahastiak arta eta eskulan frango galdegiten du : kalitatezko mahatsa ardiesteko.

Aroma heina hobetzeko, mahatsondoen karga mugatzen dute. Mahatsa oso ondua delarik beltzen da.  Mahatsa eskuz biltzean, mahatsa berexten dute.

Sotoan, arnotze lana hasten du arno-egileak.

Arnoak dupetan lehenik eta haritzezko barriketan ondotik ontzen dira.

Arnogintza

Onduak diren mahatsen azalak azukrea eta altxagarri naturalak baditu. Bildu mahatsa berexten da eta lehertzen da. Oinkatzeari esker, mahats mordoak eztiki lehertzen dira eta zukua ateratzen da. Muztioa beratzen da eta tenperaturaz igotzen da : irakidura hasten da.
Tinkakina memento egokienean ateratzen du arnoegileak.
Bigarren irakidura batek arnoaren garraztasuna kentzen du, alkohola heina hunki gabe.
 
Arnoa dupa eta haritzezko barriketan zahartzen da. Zurraren adinak arnoaren zaporean eragina du, zur eta banilla gustua ekarriz.

Arno xuria, gorria eta beltza

Irakiduraren denboran, egun guziz, dupa alde gainera mahats jusa goiti igortzen du arno egileak. Mahats azalean den tanua hartzen du arnoak. Emeki emeki, arno beltzak gorpuzten da.

Arno gorria mahats beltzarekin egiten da. Arno xuria bezala egiten da arno gorria.
Mahatsa goizetan biltzen da, freskura denean. Mahatsa tinkatuta, tinkakina kentzen da mahats-jusa bakarrik atxikitzen da. Mahats-jusa 10°Ctara hozten da eta irazten. Irakidura 18°-20°Ctan egiten da egun batzuz.

IDOKI betebeharretan du :

  • Irulegi sormarkaren betebeharrak errespetatuak dira : courbu eta manseng (arno xurietan), tannat eta cabernet (aro gorri eta beltzetan) mahatsondoak baliatzen dira.
  • Ekai kimikorik ez da baliatzen landarea artatzeko. Laborantza biologikoan onartuak diren lan moldeak garatu behar dira.
  • Mahastien eremua eta emaitzaren mugatzea. Biltzea, mahatsa ontze hoberenean delarik egiten da. Urtearen berezitasuna errespetatzen da.

Bideoa