Baratzeki uzta ainitza eskaintzeko urte osoan, baratzeki-landatzeak azkarki antolatu eta jarraiki behar dira.
Kalitatezko ekoizpenak ardiesteko baratzekiak hobe dira eremu ttipietan eramaitea.
Inguramena errespetatzen dituzten egin moldeak dira.
Landareak lurrean emanak dira kanpoan eta negutegi hotzetan. Negutegiak baliatzen dira landareak hotzaz eta euriaz babesteko.
Landare mota xaharreri eta hazi biologokoeeri lehentasuna emana da.
Lurra ongi prestatzen da, harrotuz eta ongarri organikoez aberastuz. Kanpoko ekarpenak zaintzen eta mugatzen dira. Landare-txandak ontsa pentsatu behar dira.
Belar kentzeak lan handia emaiten du : lur-estaltzeak baliatzen dira eta belar ondarrak mekanikaz edo eskuz kentzen dira.
Baratzekiak sasoinezkoak dira eta memento egokienean bilduak dira, ahalaz eskuz.
IDOKI betebeharretan du :