Gure lan-moldeak

Idoki etxe ekoizleak behi tropa nahitara mugatzen du behiak eta esne kalitatea hobeki zaintzeko.
Behi arraza landatarrak /arruntak edo rustikoak hobesten dira Idokin, horietan ardura montbeliarde arrazako behiak dituzte. Bestalde, Prim Holstein arrazako behiak onartzen dira.

Behiak gehienik belarrean hazi nahian, egun guziz kanpoan ibiltzen dira alhatzera. Negu partean, aro txarra eta hotz denean, behiak behitegian egoiten dira. Gehienik etxeko bazka eta belar-idorra, baita bihi eta proteina (betteraba, ilarra, luzerna, eskuzuria) emaiten zeie. Soja zapakina eta arto-enzilajea onartua da ere.

Behi esnearekin ekoizpen frango egin ditaizke : esnekiak (esnea, esne gaina, gurina, gasna xuria eta yogurta) eta gasnak (gasna, hedatzeko gasna freskoa, gasna gurina).

IDOKI behi gasna eta esneki egileak betebeharretan du)

  • Kanpoko hazkuntza pratikatzea baitezpadakoa da.
  • Elikagaiak, etxaldean eginiko belar eta kanpoko pazkaz osatuak dira, edo egin ahala etxaldetik hurbil erosten dira.
  • Gasnaren garapen aromatikoari lehentasuna emaiten zaio. Ontze edo xukatze luzeak bultzatuak dira.