Gure lan moldeak

Haragitako behi arrazak bultzatuak dira.

Hedatuena Akitaniako behi gorria bada, hazle batzuek Pirenaica behi arraza bultzatu nahi lukete ere. 

Kabaleen hazte moldeak eta elikagaiek ainitz baldintzatzen dute ahatxekia eta behikiaren kalitatea.

Tropa ttipiak eta kanpoan eramaiten dituzte idokiko behi hazleek. Aroa lagun, behiak egun guziz kanpoan alhatzen dira. Gehienik etxeko pazka eta belarra jaten dute, eta bestalde zituak ere.   

Ahatxeek esnea errapean egoskitzen dute, bederen bost hilabete arte.

Gizentze-denboran, bihi eta proteina (artoa, tritikala, gagarra, eskuzuria, luzerna, zahia, lihoa, zitu nahasketa, ilarra, koltza, iguzkilorea) nahasketa gehitzen zaie. Enzilajea debekatua da gizentarazte-denboran. 

Haragi gustuduna eta goxoa ardiesteko, gizentarazteak edo geinatzeak behiaren erritmoa jarraiki behar du.

Pirenaica behi arraza

Akitaniako behi gorri arraza azkarki sartu aitzin, Pirenaica behia arraza arrunta zen Piriniotan. Gaur egun, Pirenaica behi arraza babes-programa batean sartua da.
Idoki-ko etxe ekoizle batzuk Pirenaica behi zonbait sartu dituzte barrukian. Behia osoki belarrean hazten denean, haragi gihartsu eta goxoa ateratzen da. Arras ona omen da ! 

IDOKI behi egilearen betebeharrak dira :

Ahatxea

  • Haragitako arrazak bultzatuak dira, ahatxeak etxaldean sortzen dira.
  • Kanpoko hazkuntza baitezpadakoa da, ahatxea amari edan esnearekin hazten da.
  • Antibiotika sistematikoki erabiltzea debekatua da. Artatzeak ahal bezain bat murriztuak dira.

Idikia  

  • Haragitako arrazak bultzatuak dira.
  • Kanpoko hazkuntza pratikatzea baitezpadakoa da. Elikagaiak etxaldean eginiko belar eta kanpoko pazkaz osatuak dira, edo egin ahala etxaldetik hurbil erosi behar dira.
  • Gustuari eta haragiaren goxotasunari lehentasuna emaiten zaie : gizentze luzeak bultzatuak dira (gutienez 4 hilabete).

Bideoa