Gure lan moldeak

Euskal Herriko etxalde gehienek sagardia bazuten. Ohidura horri esker, hogeitahamar bat sagar-mota zenbatu dira.
Gaur egun, sagar-mota batzu (mandaburua, errezila, anixa, patzulua, geza zuria, mamula)  baliatzen dira sagar-jusa eta sagarnoa egiteko.  

Sasoinen arabera, sagardiak bere lanak ditu : inguramena errespetatzen dituzten egin moldeak dira sasoin bakoitzeko lan ezberdinetan.

Agorrilatik urria arte, sagar ondu eta sanoak biltzen dira.

Sagarrak bereixten, garbitzen eta xehatzen dira. Patsa edo sagar-pasta prentsan tinkatzen da.  
Sagar-jusa boteiletan emaiten da.

Sagar-jusa upeletan jartzen da irakitzen, hartzidurari esker sagarnoa bilakatuko da.
Bost hilabeteren buruan, sagarnoa boteiletan emaiten da.

Sagarno ozpina haritzezko barriketan atxikitzen da.

IDOKI betebeharretan du

  • Landareak baitezpada lurrean eginik dira, negutegi hotzak baliatzen dira baratzezaintzan. Landare mota xaharreri eta hazi biologikoeri lehentasuna emana da.
  • Produktua, osasuna eta inguramena errespetatzen dituzten egin moldeak dituzte, ekai kimikorik baliatu gabe : ongarri organikoer eta naturaler lehentasuna emana da (ongarri konpostatua), kanpoko ekarpenak zaintzen eta mugatzen dira, belar kentze mekanikoa, lurraren harrotzea eta estaltze naturala pratikatzen dira.
  • Landareak sasoinezkoak dira eta memento egokienean bilduak dira, ahalaz eskuz.

Bideoa