Gure lan moldeak

Etxe izozkia egitea ardi esnearekin : IDOKI etxalde batek du berrikuntza horri garatzen.

Ardi gasnarekin bezala, esne onetik abiatu behar da etxe izozkia egiteko. Ber zorroztasunarekin lan egin behar da.
Ardi tropa ttipiak egun guziz kanpoan ibiltzen dira alhan. Gehien etxeko bazka eta belarra jaten dute ardiek.

Ardi esnearen parte bat etxe izozki egiteko baliatzen da.
Idoki kalitate agintzari esker, ardi esnea eta beste osagarrien jatorria eta kalitatea ezaguna da.

Ardi esne sasoinean egindako etxe-izozkiak, urtean zehar noiz nahi gozatzen dira, merkatuetan, ostatu terraza batean edo deserta gisa jatetxe fin batean.

Izozki egitea

Ardi, behi edo ahuntz esnearekin egin ditaike izozkia, ber moldean.
Osagaiak zehazki pizatuta, eguneko esneari gehitzen dira. Dena jotzen da nahasketa bateratu arte.

  • Nahasketa pasteurizatzen da (85°tan 3 minutaz) eta bat-batean hozten da 4°Ctara.
  • Ordu batzuz utzi behar da ontzen krema leun eta goxoa lortzeko.
  • Turbina bati esker nahasketa izozten da.
  • Izozkia ontzietan emaiten da (0,5 L / 1 L / 2,5 L / 5 L).
  • Hilabate batzuz atxikitzen ahal da hormagailuan (-23°tan).

Egonkortzaile naturalak baliatzen dira. Koloratzailerik ez.

Ossau Irati sormarkaren betebeharrak errespetazteko ditu.  

  • Tokiko ardi arrazekin lan egiten du, ohizko lan moldeak baliatzen ditu hazkuntzan.

IDOKI betebeharretan du :

  • Kanpoko hazkuntza pratikatzea baitezpadakoa da
  • Elikagaiak, etxaldean eginiko belar eta kanpoko pazkaz osatuak dira, edo egin ahala etxaldetik hurbil erosten dira.
  • Esne gordina lantzen da. Beste osagaiak kalitatekoak edo bertakoak izan behar dira.