Gure lan moldeak

Ezpeletako biperra sormarka bakarrik Gorria etxe-haziarekin egiten da.

Aitzineko urteko biper-ondoetan berexi hazitik, bere landareak egiten ditu ekoizle bakoitzak. Maiatzean, biper ondo berriak alorrean landatzen dituzte.

Bildu arte, biperrak arta handiak behar du.
Belar kentzea mekanikaz egiten da lerro artean eta eskuz biperondo itzulietan.

Agorrilatik lehen horma arte, bakarrik gorrituak eta onduak diren biperrak eskuz biltzen dira.

Biperrak eskuz berexten eta garbitzen dira. Biper ederrenekin biper-sokak egiten dira.

Ohiduraz etxe-aitzinean idortzen dira biperrak, gaur egun idortegian idorrarazten dira aire zabalean. Lehortze fase hontan du biperrak gehienik zapore hartzen.

Azkenik, biperrak labean pasatuta xehatzen dira : biper-errauts gorri ederra ardiesten da.

IDOKI betebeharretan du :

  • Ezpeletako biperra sormarkaren betebeharrak errespetatzen ditu : Gorria etxeko hazia baitezpadakoa da, lurrean eigten da biperra, eskuz bildua, labean pasatu aitzin airean xukatzen da. Bi ekoizpen dira sormarka pean : soka eta biper errautsa.
  • Lur eremu desberdinean landatu behar da urte guziz. Ez da tratamendu kimikorik egiten ahal (ez lurraren sanotzeko, ez belarra erretzeko).
  • Biperrarekin eginak diren produktuak, kalitate agintza pean diren osagaiekin (ozpina, olioa) egin behar dira.

Bideoa