Gure lan moldeak

Idoki erlezainek lekuko erle motari (apis mellifera mellifera) lehentasuna emaiten diote. Lekuko erle beltza biziagoa da eta negu luzeak hobeki jasaiten ditu.

Euskal Herriko loratze ederrenak jarraitzeko, erlategiak toki babestuetan ezartzen ditu erlezainak. Loreen sasoinean, ez ohizko eztia (zumalakarra, txilarra) ardiesteko, kofoinak lekuz aldatzen ditu erlezainak.

Eztia erleen lanaren emaitza baizik ez da.
Erleek loretan bildu nektarra idorrazten dute eztia bilakarazteko. Eztia hobixkoetan atxikitzen dute. Erlezainaren lana erleen osagarria zaintzea da eztia naturalki egin dezen.

Hobixko gehienak kasik beteak direnean eztia ondua delako marka da. Orduan, erlezainak erleak eztiki haizeatzen ditu eztia biltzeko. Eztia hotzean ateratzearekin, eztia bere ohizko izatean atxikitzen da.

Erleen ekoizkinak

Erleek eztia, erreginaren jelea eta ezkoa ekoizten dute. Aldiz, izadian biltzen dute lore-errautsa eta erlebikia (propoleoa).

  • Erleak lore-hautsa biltzen du harrak elikatzeko. Proteinak sabeleko ekilibrioa laguntzen du.
  • Erleak propoleoa biltzen du zuhaitzen kimuan. Parasitoetaz babestu du propoleoak eta kofoinen sendotasuna indartzen du.
  • Erle erreginak enzima bat botatzen du. Erreginaren jeleak har guziak elikatzen ditu lehen egunetan, ondotik bakarrik erregina bilakatuko den erle-umea jeleaz hazten da.
  • Kofoineko hobixkoak argizariz eraikiak dira. Argizaria baliatzen da ezkoa egiteko edo pomada pasta egiteko.
  • Erlekume basatiak atxemaiten dira izadian.

IDOKI betebeharretan du :

  • Lekuko arrazari ete leinu hurbilei lehentasuna emana da
  • "Landare jatea", Euskal Herriko leku salbaietan (tratamendu kimikorik errezebitzen ez dituzten lekuak) edo biologikoan ezagutuak diren lekuetan egiten da. Ez ohizko ezitak eta lekuko landareen aberastasuna goraipatzen duen eztien xekatzea da helburu.
  • Eztia biltzeko egin moldeak goxoak izan behar dira baitezpada. Ezti biltzea mementu egokienean egiten da, bildu eta 5 egunetan, egin behar da eztiaren erauzketa.

Bideoa