Gure lan moldeak

Euskal Herriko etxalde gehienek sagardoia edo fruitu arbolak bazituzten etxe-inguruan : sagarrondo, udareondo, arantze, gerezitze edo  mertxikondo. Geroztik dira lekuka, kiwi eta kiwaï landatzeak egin.

Baitezpadakoa da lekuko fruitu-mota zaharrak ez galtzera uztea, lekuko eguraldia eta lurrari eginak baitira. Sagartzea eta Xapata gerezi ekoizleen elkarteen lana ohargarria da.

Azken urtetan, Idoki etxe ekoizle batzuek fruituen balorizatzeko xedea hartu dute, fruitu arbolekin eta fruitu ttipiekin.

Ingurumena zainduz, fruitu ttipiak kanpoan landatzen dituzte negutegirik gabe. Sasoinean, bertan fruitu ainitz lantzen ahal dira: marrubia, masusta gorria, andere-mahatsa, masusta, andere-mahats gorria, arabarba, etabar...

Fruitu onduak baizik ez dira biltzen, ahalaz eskuz fruituaren kalitatea begiratzeko.

Etxaldeko fruituak goza ditaizke urte osoan : erreximenta, gelera, bahakia/coulis, fruitu jusa, ziropa, konpota eta fruitu-pastan.

Itsasuko gerezia

Itsasuko gerezi ekoizleak Xapata elkartean biltzen dira lekuko hiru gerezi mota zaintzeko : peloa, xapata eta beltxa.
Elkarteari esker, 4 000 gerezitze landatu dituzte eta gereziondo-kontserbatorioa sortu dute Itsasun.
Gerezia ontzen da maiatz aldean. Gerezi erreximenta gozatzen da urte osoan.

 “Itsasuko gerezia” edo “Cerise d’Itxassou” zigilua duten ekoizpenek bakarrik segurtatzen dute gerezien jatorria.

Ekoizleen lana desbideratuz, ekoizpen frango saltzen da lekuko gerezi mota balitz bezala. Gehienetan, kanpoko gereziarekin egindako ekoizpenak dira.

Lekuko sagar motak

Sagartzea elkarteak hogoitahamar ohizko sagar-mota atxeman ditu lekuko sagardietan. Horietarik zazpi sagar mota (anisa, apez sagarra, mamula, eztika, peatxa, eri sagarra, gordin xuria, ondo motxa) hautatu dituzte sagarnoa egiteko.

1990.- hamarkadan, balio gehiago eman nahiz etxaldeei, elkarteak 16 000 sagarrondo landatu zituen Ipar Euskal Herrian.
Gaur egun, Eztigar kooperatibak sagar-jusa eta sagarnoa egiten du.

Bestalde, etxe-ekoizle batzuek haien sagardian bildu sagarrekin, etxeko sagar-jusa eta sagarnoa egiten dute.

IDOKI betebeharretan du :

  • Landareak baitezpada lurrean eginik dira, negutegi hotzak baliatzen dira baratzezaintzan. Landare mota xaharreri eta hazi biologikoeri lehentasuna emana da.
  • Produktua, osasuna eta inguramena errespetatzen dituzte: ongarri organikoer eta naturaler lehentasuna emana da (ongarri konpostatua), kanpoko ekarpenak zaintzen eta mugatzen dira, belar kentze mekanikoa, lurraren harrotzea eta estaltze naturala pratikatzen dira.
  • Landareak sasoinezkoak dira eta memento egokienean bilduak dira, ahalaz eskuz.

Bideoa