Etxeko arroltze onik ez da errexki kausitzen ! Huts horren betetzeko, IDOKI etxe ekoizle berriak arroltze ekoizten hasi dira.
Erruten duten oilo arraza azkarrak baliatzen dituzte.
Eztiki hazten den oilo arrazak hobesten dira, kanpoan hazten direnak multxo ttipietan.
Oiloek gehienik bihiak (artoa, ogia) eta proteina (soja, ilarra, bihi nahasketa) jaten dute.
Argi naturala hobesten da oiloek gehiago erruteko gisan. Negu partean, argi pixka bat ekartzen zaie, erruten jarraiki dezaten sasoinak joan arau.
Arroltzeak arrunt freskoak biltzen dira eskuz, 9 egun gehienik errutetik harat.
Kuskuan, erdi egosia, gogortua, poxatua, nahasia, frijitua edo muletan… arroltzeak hameka errezetetan sar ditaizke.
IDOKI oilo hazleen betebeharrak :