Gure lan moldeak

Senda belarrak eta landare aromatikoak landatzen dira edo landare salbajeak biltzen dira mendian eta toki babestuetan.

Ingurumena errespetatzen dituzten eginmoldeak ditu ekoizleak. Kanpoko landareak eramanak dira laborantza biologikoan, ekarpen kimikorik gabe (ez pozoinik, ez ongarririk).

Ekoizleak landareak eta beren baliapenak ontsa ezagutzen ditu.
Landare bakoitzaren sasoina errespetatzen du eta landarean hoberenean denean biltzen du : loratze hatsarrean, haziak udan, erroak larrazkenean, zuhaitz-azalak eta kimuak neguan. Biltze guziak eskuz egiten dira, landarearen itxura begiratzeko.

Landareak idortegi berezi batean xukatzen dira eztiki, landarearen zaporeak eta eragina atxikitzeko.

Landare idortuak infusioan preziatzen dira.

IDOKI betebeharretan du.

  • Sasoinezko landareak kanpoan eta lurrean egitea baitezpadakoa da. Naturan biltzen diren landareak, mendietan edo leku babestuetan bilduak dira.
  • Osasuna eta ingurumena errespetatzen dituzten egin moldeak dira : laborantza biologikoaren pratikak eraman behar dira, eskuz jorratzea, estaldi naturala eta elementu naturalez osatutako artatzeak pratikatuz
  • Landareak eskuz bilduak dira memento egokinean. Leku egoki eta airestatu batean xukatuak dira.

Bideoa