Urtxokumearen haragi fina mokofin ainitzek gutiziatzen dute.
Harreman eta osasun arrazorik ez sortzeko, urtxoak libroki ibili behar dira urtxotegi garbi eta zabal batean.
Izadian bezala, urtxo pareak habia lastoz eta lumaz egiten du. Emeak aldian bi arroltze egiten ditu. Hamazortzi egunez, arroltzeak aldizka xitatzen dituzte.
Urtxokumeak kuxkutik ateratzen direnean, burasoek mokotik mokora bazkatzen dituzte, lehenik paparoko esnearekin eta gero bihi xehekin. Urxo helduek gehienik arto bihia jaten dute.
Lau aste dituenean, urtxokumea airatzeko prest da eta bihiak berak jaten ditu.
Lehen urtxokumealdia ez da oraino heldua, beste bi arroltze egiten dituela urtxo emeak. Horiek ere xitatu beharko dira, eta aitzina !
IDOKI kalitate agintzak bereziki segurtatzen dauzu :