Gure lan moldeak

Idoki etxe ekoizpenetan, bakarrik bertako xerri arraza arruntak baliatzen dira : Kintoa euskal xerria lehenik eta Gaskoi xerria ere.  

Arraza rustiko hauen hazteko denbora hartzen denez, haragi arras ona ardiesten da.

Xerriak talde ttipietan eta kanpoan bizi dira.

Hiru hilabete dutenean, xerrikumeak parke (oihan-pe, larre, pentze) belartsu eta zabaletan ezartzen dira. Belarra eta iratzea jaten dute. Sasoinean ezkurra, pagatxa edo gaztainak atxemaiten dituzte.
Dena den, gehienik bihikiak (gagarra, artoa, tritikala,…) emaiten zaitze, ahalaz etxaldean uztatuak.  

Azken zortzi hilabetetan, osoki kanpoan gizentarazten dira.

Xerriaren hazte-moldeak, adin eta pizu hein hoberenak erakartzen du haragiaren kalitate handia. Horri badakite hazleek, emaitza : gizen arinez osatua den haragi gorri ederra !

Sormarkaren urratsetan

Euskal xerria eta gaskoi xerria, bertako xerri arrazak dira, zuri-beltzak direnak. Xingarra eta haragi freskoarentzat sormarka ardiesteko urratsetan dabiltza bi elkarte.

XIII.-aren mendean, xerriak Kintoako oihanetara igortzen zituzten inguruko haranetako jendeek. Nafarroaren erresumaren lurretan ibiltzeagatik, jendeak « Kinto Real » legarra pagatu behar zuten. Egia erran, xerriaren balioaren bost partetarik bat uzten zuten.

« Kintoa » izena hartuko du euskal xerri xuri-beltzak.

IDOKI kalitate agintzak segurtatzen dauzu :

  • Bertako xerri arraza bortxazkoa da.
  • Kanpoko hazkuntza da, xerriak belarrean ibiltzen dira eta kanpoan gizentzen dira. Elikagaiak, eginiko belar eta kanpoko pazkaz osatuak dira, baita bihi eta gaxuraz.
  • Gustuaren garatzeari lehentasuna emaiten zaio. Kabaleak luzaz gizentarazten dira eta hiltzea ez da urtea baino lehen egiten. Xingarra gutienez 12 hilabetez xukatua da, 16 hilabeteko xukaketa aholkatua da.
  • Molde ekologikoan hazi xerri xuriak bestelakatzen ahal dira, Kintoa filierak ez dueno xerri umerik hurnitzen ahal biologikoan. Gaxura baliatzen duten xerri xuriak bizirik saltzen ahal dira.