IDOKI zer da ?

Notre vidéo de présentation IDOKI

Etxe ekoizleen zuzenezko sarea 

IDOKI kalitate agintzari esker, laborariek etxaldeko ekoizpenari balioa emaiten diote jenderaino eramanez. Irabazia etxaldean atxikitzea beharrezkoa da Euskal Herriko etxalde ttipienak mantentzeko eta biziarazteko. 

  • Laborariak ekoizten duena baizik ez du saltzen. Etxe ekoizpenaren oinarrizko definizioa hartuz, etxaldeko lehengaiak baizik ez dira erabiltzen.
  • Jendearen heineko etxaldeak dira. Gehienetan, etxalde ttipi batean lan egiten du laborariak. Ekoizpen heina bere baitarik mugatzen du, lan eta bizi balintza onargarrien atxikitzeko, lur eta abereen ongi zaintzeko eta kalitatezko ekoizpena erosleari eskaintzeko.
  • Etxaldearen irabaziaren %50a baino gehiago etxe ekoizpengintzatik atera behar da. Salmenta zuzenari lehentasuna emaiten du laborariak, ekoizpena gehienik etxetik eta merkatuetarik salduz, baita ere zirkuito laburrak garatuz, bitartekari bakarra bilatuz ekoizlea eta eroslearen artean.

Lurraren baliabideak beste laborariekin hobekiago partikatu nahi dituzte IDOKI etxe ekoizleek.

Laborantza iraunkorraren kalitate agintza

Laborantza iraunkorraren prinzipioetan oinarritzen da Idoki kalitate agintza. Ekoizpenaren kalitatea eta gostua emendatzen dituen urrats guziak xekatzen dira. 

  • Etxaldean, jendearen heineko kopuruak eramaiten dira.
  • Etxaldeko abere eta landareak ahalaz lekukoak dira eta eztiki eramanak dira. 
  • Lurlanak, kanpoan, sasoinezkoak eta ontze hoberenean uztatuak dira.
  • Abereak egun guziz kanpoan ibiltzen dira. Etxeko bazka, bihi eta belarra dute gehienik jaten. Erosi beharretako bazka egin ahala etxaldetik hurbil erosten da (Pirineo-Atlantikoetako departamendua eta Hego Euskal herriaren mugan). 
  • Ekai kimikorik ez da baliatzen pentze, larre, belar eta alorretan.
  • Jitez moldatuzko organismoak, lurrez kanpoko hazkuntza eta lurgintzak ez dira onartuak.
  • Bakarrik kalitateko osagaiak emaiten dira etxe-ekoizpenean. Gehigarri naturalak erabiltzen dira, koloratzaileak eta beiratzaileak debekatuak dira.

 

Araudi hauen zorroztea erabaki denez, elkarteak laborariak laguntzen ditu bere lanmoldeak hobetzen, laborarien arteko formakuntza eta trukaketa guneak sortuz.

Gutienezko baldintzak betez geroz, etxalde bakoitzak 2027 urteko epea du bere pratikak urraska hobetzeko. 

Araudi zorrotzak errespetarazten ditu elkarteak barneko kontrola sistema bati esker.

Beste kalitate urratsekin batekin 

Euskal Herriko beste kalitate urratsen lana osatzen du IDOKI kalitate agintzak.

Kalitate agintza


IDOKI kalitate agintzaren arauak errespetatzen ditut.

  • Ekoizten dutana baizik ez dut erabiltzen.
  • Etxalde ttipi batean lan egiten dut.
  • Salmenta zuzenari lehentasuna emaiten dut.

Ene lanmoldeak errespetutsuak dira

  • Derrigorrezko pratikak
  • Debekatutako pratikak
  • Aholkatutako pratikak
  • Onartutako pratikak

Ene eginmoldeak kanpoko erakunde batek kontrolatzen ditu.

IDOKI kalitate agintza

PDF « IDOKI  kalitate agintza  (27.0 MB) pdf »
IDOKI arau guziak eskuratzen ahal dira EKOIZPENAK atalean.

Sormarka, biologikoa, Idoki : Lurrekoa, Osasuntsua, Etxekoa

Euskal Herriko beste kalitate urratsen lana osatzen du IDOKI kalitate agintzak.

Sormarka (etorki izendapen kontrolatu[a] (AOC)/gerizatu[a] (AOP)). Lurralde baten ohizko lan-moldeak finkatzen dira berezko gostua adierazteko.
Ossau Irati ardi gasna, Irulegiko arnoa eta Ezpeletako biperraren sormarkan izan behar da Idokin sartzeko ekoizpen hauekin.

Laborantza biologikoa-ren ziurtagiriak ingurumena babesa segurtatzen du. Ezin da honkailu kimikorik, pozoinik eta jitez aldatu organismorik sartu.

IDOKI-k etxe ekoizpena seinalatzen du. Jendearen heineko etxaldean, etxeko lehengaiak erabiliz, laborariak ekoizpena egiten du eta ahalaz zuzenean saltzen du.