Nere bizi proiektua : bizitzeko, ongi bizitzeko,eta ez bakarrik

Ez da nola nahika etxe-ekoizle bilakatzen. Ardura bizi-proiektua engaiatzen da urte andana batentzat, jende bakotxak luzara bere tokia atxeman behar du. Abiatu aitzin, doi bat gogoetatu behar da.

Alde ekonomikoa landu behar da : laborantzaz bizitzeko

Etxaldeko ekoizpenen saltzeak inbestizamendu berriak (eraikin, tresnak) ekartzen ditu.

Teknikoki, etxaldeko lan-tresna egokitu behar da aktibitate berriari eta sanotasun legeria kondutan hartu behar da. Alde ekonomikoa ongi landu behar da, inbertsioak ongi neurtzeko.

Bizi-proiektua landu behar da : laborantzan luzara ongi bizitzeko

Etxe ekoizle guziek erranen dute : egunak ongi beteak dira. Errealitate gogorra da, lan eta bizi-baldintzak ahal bezain bat zaindu behar dira. Norberak egiten ahal duen lana hartuz, ez gehiago ! Luzara, iraun behar da.

Etxaldea eramaiteaz gain, ekoizpenak egin eta saldu behar dira. Lan denbora gehigarri horri nolazbait hartu beharko da. Lan antolaketa zehatza eta gaitasun bereziak beharrezkoak dira etxe ekoizle bilakatzeko.

Taldean da indarra : partekatzeko eta ez bakarrik izateko

Hogoi urteko esperientzia dugu elkartean. Hainbat etxe-ekoizle sustatu ditugu haien proiektuetan, bakarka edo taldean. Ekoizpenak egitetik salmentaraino, ekimen ainitzen lekuko izan gira.

Euskal Herriko laborantza sustatu nahian, etxe ekoizleek kalitate urrats (idoki, sormarka, biologikoa) fidagarriak eraiki dituzte, kalitatezko janaria eskainiz baitezpadako konfidantxa sortzen erosleen baitan.