Benoît Albisetti et Sandra Benedit

Gaec Bizkeia


T. - 0633264469 ; 0637907267
Posta elektroniko : albisettibenoit(at)gmail.com
Maison Bizkeia
64130 MONCAYOLLE / MITHIKILE
Mapan ikusi

Gure etxe ekoizpenen proposatzeko, laborantxa iraunkor eta biologikoan engaiatzeko hautua egin dugu.

Gasnagintzak interes haundia sorturik, Benoît eta Sandra hazkuntzari buruz itzuli dira.

Sortzez Ariège eskualdekoa, bere kondu instalatzea pentsatu baino lehen Benoit 7 urtez lanean arizan da Biarnoan laborantxa saileko langile gisara.
Aukera aurkeztu zitzaion jabeek alokatzekoa zuten Mitikileko etxalde batean. 2018-an instalatu zen ardi buru gorriekin.
Sandra bere bizilaguna juntatu zaio 2023an. Formakuntzaz pastizaegilea, ahuntz pirenaiketaz interesatu eta maitemindu da. Hazkuntza eta gasna fabrikazioan formatzea erabaki du Benoit-rekin instalatzeko.
Etxaldeak 40 hektara ditu . 250 ardi buru gorriekin eta 50 ahuntzekin lanean ari dira. Bi hazkuntzak harmonia osoan bizi dira.

Ardiek pentzeetan alhatzen dute otsailetik azarorat eta udan 2 hilabete eta erdi Biarnoko mendietan iragaiten dituzte. Ahuntzak berriz urte osoan etxaldean egoiten dira, egun guziz kanpora ateratuz eta etxaldearen bazterrak garbituz.
Bazka osoki etxaldekoa da, nahiz eta luzerna pixka bat ekarrarazten duten Gers eskualdetik.

Gasnak pasionaturik, izigarri gustukoa dute beren ekoizpenak hastetik bururaino garatzen ikustea.
AOP Ossau-Iraty sormarkako eta 4 eta 9 hilabete artean ondutako gasnak proposatzen dituzte, ardi eta ahuntz gasna freskoak bai eta ere gasna guria, camembert gisakoa, « Cam'Albi » deitu dutena. Urte osoan etxaldean berean atxemaiten ahal dituzue.

Ekoizpenak

Ardi GasnaFromage de brebis bioFromages de chèvre bio
  • AOP Ossau-Iraty ardi gasna
    Cam'Albi - fromage à pâte molle
    Ahuntz eta ardi gasna freskoak
Etxaldean

Hitzordua hartuz