BEATENE (GAEC) :Sylvie et Jean-Pascal LOPEPE

BEATENIA


T. 05 59 37 80 30 -
Beatenia
64 120 SAINT-JUST-IBARRE / DONAIXTI-IBARRE
Mapan ikusi

Etxe ekoizle ttipia izatea eta salmenta zuzena egitea

Laborantxatik eta familian bizi nahi dira Sylvie eta Jean-Pascal LOPEPE. Herrian, laborantxa bizirik atxikitzen parte hartu nahi dute.

Gure artaldearen esnea gasnatzen dugu etxean. Normaltasunez gira Ossau Irati sormarkan eta Idoki kalitate agintzan sartu.

Gure ardi buru gorriak urte osoan alharazten ditugu. Gehienik etxaldean egin bihiekin eta belarrarekin bazkatzen ditugu ardiak.

Gasna esne gordinarekin egiten dugu eta gasnak guhaurek ontzen ditugu etxen, bederen lau hilabetez.
Hilabete gehiagorekin, gustu gehiago hartzen du gasnak.

Egun guziz etxean gira. Etxaldea bisitarazten dugu eta gure lanaren fruitua dastarazten dugu : Beateniako ardi gasna.

Gure etxaldeko ateak idekitzen ditugu, erakusteko bi lagun bizi ditaizkela etxalde batean, kanpoan lan egin gabe.

Ekoizpenak

Ardi Gasna
  • Ossau Irati sormarkako etxeko ardi gasna (esne gordinean)
    Gaztanbera eta zemerona (esne sasoinean)
Salguneak

  • Etxaldean
Etxaldean

egun guziz, 9:00-20:00. Etxalde bisita eta dastatzea
Bidaltzeak / igortzeak