Panpik 2011n hartu du familiako etxaldea, burasoak erretretara joan ondotik. Instalaziotik beretik, laborantza biologikoan ari da, eta etxaldeko biodibertsitatea baloratzeko nahia du, naturarekiko errespetu osoan, lurralde honetara egokituak diren barietateak landuz eta arrazak haziz.
Gure etxaldea Ezpeletako Basaburu auzoan kokatua da. Han, Sasi ardi arraza rustikoko ardi saldo bat hazten dugu. Sasoin ederrean, kasik zortzi hilabetez mendian egoiten dira, eta neguan etxaldera itzultzen dira erditze garaia iragaiteko. Ardiak gehienbat belarraz elikatuak dira, zereal pixka batekin osaturik.
Zikiro tradizionala (hiru urteko aharia) zirkuitu laburretan merkaturatzen dugu, bai jatetxeetan bai eta ere partikularrei.
Badu orain 3 belaunaldi Ezpeletako biperra ekoizten dugula etxaldean. Haziaren hautaketatik landaketara, uzta biltzetik idortzeraino, Ezpeletako biperraren AOP sormarkako urrats guziak etxaldean berean egiten ditugu (hauts eta sokatan). Gure berezitasuna Sagarmin da: Ezpeletako biperdun sagar-jelera, gure baratzean diren tokiko sagar barietateekin egina. Gama ere zabaldu dugu, biper purea eta konfiturak eskainiz.
Nere aitatxik txertaturiko gereziondoetatik, gaur egun berrogeita hamar bat gereziondoren fruitua baliatzen dugu, gure larreen bazterretan landatuak. Horiekin Itsasuko gerezi-konfitura goxoa egiten dugu. Etxaldeko aranekin ere konfiturak egiten ditugu, eta gaztainak krematan transformatzen ditugu.
Instalazioan, hektarea bat sagarrondo ere landatu ginuen. Txertatzeko adaxkak baratze zaharretatik bildu ginituen, tokiko eta barietate zaharreko sagarrak berriz atzeman nahian. Gaur egun, sagarren ekoizpena sagar jus, sagarno, pure eta jelera gisa baloratzen dugu, eta etorkizunean jateko sagarra, jusak eta konpotak garatu nahi genituzke.
Euskal mendiaz maitemindurik, Panpik asto gaineko ibilaldiak proposatzen ditu etxaldetik abiaturik, eta udan, kaskoetan barna ibilaldiak, gure ardien eta gure mendietako beste sekretu batzuen ezagutarazteko.
- Sasi Ardikia, bio : 5 kilotako paketeak (azpikia / espalda / saiheskiak). Osorik edo pikatua, airerik gabeko molsetan.
- Itsasuko gerezi eta aran erreximentak, bio.
Sagar jelerak
Gaztain kremak - Ezpeletako biperra sormakan, bio : Ezpeletako biper-errautsa eta kordak, "Sagarmin" biper-gelera, Ezpeletako biper-purea.
- Sagar jus, sagarno, sagar hutseko eta sagar / haran pureak
- Arruntzakoop elkarte epizeria
- Hendaiacoop elkarte epizeria
- Etxe ekoizleen Elika denda (Ezpeleta)
- Etxe ekoizleen Elika denda (Ezpeleta)
- Magasin de producteurs ZAREA (Hasparren)
- Eskuz bio okindegia : Ezpeletako biperra, erreximentak eta arto irina.
- Basic Bio epizeria : Ezpeletako biperra eta erreximentak.
- Vie Claire : Ezpeletako biperra eta erreximentak.
- Les Fromages de Laetitia Kremeria : Erreximentak eta biper gelera
- ONA TA BIO : Erreximentak.
- HURBIL saltegia
- Etxera ekartzea-BAB : Kostaldean eta barnekaldean (ardikia, zikiroa)
- Etxera ekartzea-Baigorri
- Etxera ekartzea-kanbo-Ezpeleta
- Etxera ekartzea-Donibane Lohitzune
- Etxera ekartzea-Hendaia
- Etxera ekartzea-Hazparne
- Etxera ekartzea-Garazi





gmail.com 