BELAZKABIETA : Panpi OLAIZOLA et Leire ITURRALDE

BELAZKABIETA


T. 05 59 52 98 02 - 06 08 78 31 96 -
Posta elektroniko : gaecbelazkabieta(at)gmail.com
805, Belazkabietako bidea
64250 ESPELETTE / EZPELETA
Mapan ikusi

Etxaldeko lanaz bizitzeko eta plazerrez, ekoizpen ainitzak lantzen ditugu. Salmenta zuzenari esker, preziatzen ditugun lekuko mota eta arrazei balioa eman nahi diegu. Etxalde osoa molde ekologikoan eramana da.

Mendi gidatzaile, Panpi OLAIZOLAk familiako etxaldearen segida hartzen du Leire ITURRALDE bizi-lagunarekin. Inguramenaren oreka zainduz, ekoizpen ainitzak eramaiten dituzte.

Ezpeletako Basaburu auzogunean kokatzen da gure etxaldea.

Ehun bat ardi ditugu, gehienak Sasi-ardi arrazakoak dira. Ardiak belarrean hazten ditugu etxalde inguruetan eta gaineko aldean udan. Negua bihi nahasketa (artoa, baba) ukaiten dute. Bildots zirikatuak ttarotuta zuzenean saltzen ditugu.

Bada hiru belaunaldi Ezpeletako biperra egiten dela etxaldean : hazi hautaketa, biper landatzea, biper biltzea, biper idortzea eta biper erraustea, gihaurk egiten dugu dena. Bestalde biper purea eta Sagarmin biper gelera egiten dugu gure sagarrekin.

Aitatxik landatu gerezitzen fruituak biltzen ditugu eta Itsasuko gerezi erreximenta egiten dugu. Aran erreximenta ere egiten dugu.
Gure aldetik, fruitudun arbolak landatu ditugu, beste sagardietan hautatu txertoekin. Lekuko eta ohizko sagar motekin, jateko sagarra, sagar konpota eta sagar jusa egiteko asmoa dugu. Kofoin batzu ditugu eta erleek egin eztia biltzen hasi gira.

Arto gorria, ohizko eta tokiko arto gorri mota egiten dugu 2011 urtetik, arto irina saltzen dugu partikularrer, baita okindegi batzuei.

Mendia maite dugunez biek, mendi ibilaldiak eta asto ibilaldiak proposatzen ditugu etxaldean barna bereziki udan.

Ekoizpenak

Viande ovine bioFruits bioPiment d'Espelette bio
  • Sasi Ardikia, bio : 5 kilotako paketeak (azpikia / espalda / saiheskiak). Osorik edo pikatua, airerik gabeko molsetan.
  • Itsasuko gerezi eta aran erreximentak, bio.
  • Ezpeletako biperra sormakan, bio : Ezpeletako biper-errautsa eta kordak, "Sagarmin" biper-gelera, Ezpeletako biper-purea.
Salguneak

Etxaldean

aitzinetik hitzartuz
Bidaltzeak / igortzeak

Ezpeletako biperra eta erreximentak