Julien BERTROU erlezain profesionala bilakatu da. Erle beltzarekin lan egiten du eta zerbait onik egiteaz pozten da !
Ezpeletako biper-egile batzuen etxen lan egiten, kofoin batzu ukanez ondoan.
Egun batez deliberatu niz. Erlezaingoaz nere bizibidea atera nahiz, laborantzako formakuntza bat egin dut, eta ofizioko erlezainekin ibili niz ikasten. Gaur egun erlezain "soila" niz lurrik eta bastizamendurik gabe.
Itsasun plantatua niz. Bakarrik Euskal Herriko erle beltzarekin lan egiten dut.
Erleontziak Lapurdi eta Baxe-Nafarroaren gaindi ezartzen ditu, ezti desbardinak ukaiteko : akazia, gaztainondoa, txilar-belar eztia. Bildu eztia aterazten da, berotu eta bestelakatu gabe. Irazi eta, uzten da eztia pausatzen egun batzuez Ondotik ontzietan emaiten ahal da.
Lore hautsa garbitzen eta hormagailuan atxikitzen da.
Propolisa eta ezkoa ere egiten dut.
Erlekumeak egiten ditut beste erlezainentzat.
Gaur egun maite dutan ofizioa egiten dut eta badakit zerbait onik egiten dutala. Bazen aspaldi, laborantxa egin nahi nuela eta sanoki.
- Eztiak (akazia, gaztainondo, txilar-belarra), propolisa, lore-hautsa.
- Krakada Okindegia
- Arruntzakoop elkarte epizeria
- Etxe ekoizleen Elika denda (Ezpeleta)
- LURRETIK saltegia
- Merkatua - Baiona
- Merkatua - Ezpeleta : asteazken goizetan.