BONNET Jon

BONNET Jon


T. - 06 42 55 77 26
Posta elektroniko : bonnetjon(at)gmail.com
Quartier Borne Aroubere
64520 BARDOS / BARDOZE
Mapan ikusi

Laborantxa iraunkorra eta mendia bizirik ikusi nahi ditut.

Mendian ainitz kurritzen zenez, artzainen bidea kurutzatu du Jon BONNETk. Horrek deio artzain bilakatzeko gogoa eman.

Mendian kurrituz, artzainak ezagutu ditut eta artzain bilakatzeko gogoa eman didate. Ariege eskualdeko artzain eskola batean formatu naiz eta artzain gisa sasoin batzu egin ditut bortuan.

Laborari familia batean ez naizenez sortua, Mixel AIREren ezagutzea xantza handia izan da. Urepeleko artzainak laborantxan plantatzen lagundu nau. Elgarrekin lan egin dugu urte batez, bere artaldea eta etxola nere gain hartu aitzin.

Maiatz erditsutan, ardi buru beltz artaldearekin Behaskoaineko etxolara noa. Urepele alde gainean, Sorogaineko bidean, sei hilabete pasatzen ditut bortuan. Ekaina ondarra arte, ardiak deisten, gasna egiten eta ontzen ditut etxolan.

Azaroan, ardiak Bardozeko etxalde batetara jausten ditut bildotsak beherean egin ditzaten. Neguan ardiak egun guziz kanpoan alhatzen dira. Belar eta soroa, luzerna eta artoarekin bazkatzen ditut bestalde.
Gasna egiten dut ere Bardozen.

Pazkotik apirila erditsu arte, bildoskia saltzen ditut kartoinetan.

Ekoizpenak

Ardi GasnaFromage de brebis bioViande ovine bio
  • Etxeko eta bortuko ardi gasna.
    Zenbera aitzinetik manatuz.
  • Esnean hazi bildoskia (Pazko eta apirila ondarra arte) : aitzinetik manatuz.
Salguneak

Etxaldean

Bakarrik aitzinetik hitzartuz.