ELISSALDE Christophe

ATHARRI


T. 06 16 11 63 17 - 07 82 61 02 03 -
Posta elektroniko : christophe.elissalde(at)orange.fr
420 Zabaloko bidea
64250 ITXASSOU / ITSASU
Mapan ikusi

Nere lanaz duintasunez bizi nahi nuke, kalitateko ekoizpen sanoak prezio onargarri batean proposatuz. Inguramenaren errespetuan ariz, etxaldea ondoko belaunaldien eskutan utzi nahi dut.

Ingurumenaren errespetuan, bere lanaz bizitu nahi du Christophe ELISSALDE-k. Etxaldea berpiztu nahian, familiako lurretan Ezpeletako biperra eta kanpoko barazkiak egiten ditu, laborantza biologikoan.

Zazpi urtez, hegazkingintzan eta pieton gisa lan egin ondoan, ene heineko etxalde ttipi bat eraiki nahi izan dut, % 100a biologikoa. Familiako lurretan plantatu niz, hektara et'erdi batean Ezpeletako biperra eta barazkiak eginez.

Kanpoan eraman barazkiak egiten ditut, negutegirik gabe. Eginahala ohizko barazki-mota zaharrak baliatzen ditut, azkarragoak eta gustudunak direlakotz.

Landareen lur-aldizkatzeak beharrezkoak dira, landareen eritasunak ttipitzeko eta marmutxa kaltegarriak urruntzeko. Landarearen beharrei egokitzen dut ongarri eta honkailu organikoen ekartzea. Belar eskuz kentzen dut edo tresna batekin.

Ezpeletako biperra lurrean emaiten da maiatzean. Biperrak gorritzen diren arau, eskuz biltzen ditut eta gutienez hamabost egunez idorrazten aire libroan. Girtaina kenduta, biperra labean pasatzen dut idorrarazteko eta ondotik errausten dut. Ezpeletako biperrak duen kolore ederreko errauts bizia ukan arte.

Ekoizpenak

Légumes bioPiment d'Espelette bio
  • Sasoineko eta kanpoko bio baratzekiak (ekainetik azaro arte)
  • Ezpeletako biperra, sormarkan eta laborantza biologikoan. Biper errautsa (50g ontzia), aire hutsik gabeko 250gr, 500gr eta kg1 eko poltsetan.
Salguneak

Etxaldean

Aitzinetik hitzartuz (salmenta, etxalde bisita)
Bidaltzeak / igortzeak

Bakarrik Ezpeletako biperra.