ELISSETCHE Kaiet

SURAIA


T. - 06 89 37 16 96
Posta elektroniko : elissetche.k(at)wanadoo.fr
Suraya
64 780 BIDARRAY / BIDARRAI
Mapan ikusi

Ekoizle ttipiak girenez, kalitatezko ekoizpenak egiten ditugu.

Maiasturgoa eta etxaldea urtez eraman ondoan, osoki laborantzaz bizitzea hautatu du Kaiet ELISSETCHE-k salmenta zuzenari esker

Suraia etxaldea arrunt etxalde ttipia da, 18 behi gorri baizik ez ditut eta ardi batzu ere. Etxalde ttipien geroa defenditu nahiz, ahatxekia saltzen hasi naiz 2007 urtean. Erosleari lotua den laborantza egin nahi dut.

Ahatxe eta behien janariari arta handiena emaiten diot.
Egun ederrekin, behiak egun guziz alhatzen dira kanpoan. Neguan, libroan ibiltzen dira behitegian : belarra, artoa eta luzerna ukaiten dute.
Ahatxeek egunean bietan egoskatzen dute. Montbeliarde arrazako behi esnadun batek esne gehiago ekartzen die. Esnean egin ahatxearen haragia mendreagoa da.

Haragiaren kalitatea bermatzeko, "Berrichon" arrazarekin kurutzatu ardi buru gorriak ditut. Bildotsak ardi esnean hasten ditut lehenik. Ondotik belar idorra eta bihikiekin hazten ditut 18kg-20kg ukan arte, sobera handitzera utzi gabe, haragiaren gostua fina izaiteko.

Bidarraiko karrikatik lau kilometrotan da Suraia etxaldea. Bidarrai eta Itsasu arteko bidean da, Errobi erreka alde gainean.

Ekoizpenak

BehikiaArdikia
  • Ahatxekia (5 kg kartoina) eta behikia (10 kg kartoina)
    Bildoskia (8kg-9kg).
    Haragia bakarkako moltsetan emana da hutsean.
Salguneak

  • Etxera ekartzea-BAB  : Secteur Pays Basque (Bayonne,…)
  • Etxera ekartzea-Akitania : Aquitaine (Bordeaux)
  • Etxera ekartzea-Donapaule : Secteur Pays Basque
  • Etxera ekartzea-Baigorri : Secteur Pays Basque (Baigorri)
  • Etxera ekartzea-kanbo-Ezpeleta : Secteur Pays Basque (Cambo-les-Bains, Ustarits)
  • Etxera ekartzea-Donibane Lohitzune : Secteur Pays Basque (Saint Jean de Luz)
  • Etxera ekartzea-Xiberoa : Secteur Pays Basque
  • Etxera ekartzea-Hendaia : Secteur Pays Basque
  • Etxera ekartzea-Hazparne : Secteur Pays Basque
  • Etxera ekartzea-Garazi : Secteur Pays Basque (Saint Jean Pied de Port)