ELORRI XURI - Jean-Baptiste VALLEE

SOHATIA


T. 05 59 37 74 79 - 06 84 32 81 92 -
Posta elektroniko : elorri.xuri(at)yahoo.fr
Sohatia
64 780 SAINT MARTIN D'ARROSSA / ARROSA
Mapan ikusi

Elkartasunezko laborantza bizirik atxiki nahi dugu elgarrekin Euskal Herrian.

ELORRI XURRI etxalde batasunean hiru jende bizi dira, ardi esnadun eta haragi salmentatik.

Dominique eta Yvonne AMESTOY, laborari gisa plantatuak gira hogoita hamar urte hontan. Egungo egunean, Jean-Baptiste VALLEE gure suhia gurekin ari da ELORRI XURI batasunean.

Bi etxalde ditugu, batean Baigorrin behi gorriak ditugu eta bestean Arrosan ardi esnadunak.

1998 urtean, behi ero krisaren ondorioz, gure haragia zuzenean saltzen hasi gira.

Gure behiak urte osoan alhatzen dira kanpoan, neguan salbu. Behitegian, belarra, luzerna, artoa eta gagarra ukaiten dute. Behiak bederen bost hilabetez gizentarazten ditugu. Ahatxeek amaren esnea egoskatzen dute bostpasei hilabete arte.

Etxaldean haragia hutsean ezartzeko gela eraiki dugu. Haragia bakarkako moltsetan ezartzen dugu guhaurek, jendearen galderari nahi bezala egokitzen dugu gure lana. Esnean hazi bildoxkia ere proposatzen dugu.

Ekoizpenak

Fromage de brebis bio
  • Ahatxekia eta behikia : ahatxekia (6kg-7kg kartoinak), behikia familia kartoinean (6kg-7kg haragi) eta behikia mokofin kartoinean (4,5 kg haragi eta behiki axoa 800 g-tako bi ontzi)
    Jaki prest eginak : ahatxeki axoa eta behiki axoa
    Bildoskia : aitzinetik manatuz, abendutik maiatza arte.
Etxaldean

aitzinetik manatuz bakarrik
Bidaltzeak / igortzeak