Agriculture biologique

ESNEKIAK (GAEC) : Emilie et Andde DUBOIS

UHALDEGARAIA


T. 05 59 70 23 28 -
Uhaldegaraia
64 240 MENDIONDE / LEKORNE
Mapan ikusi

Biologikoa + IDOKI = Osasuna + kalitatea

Esneki gama zinez zabala garatu dute Andde eta Emilie DUBOIS-k. Saltegietan eta Hazparne inguruan etxetan banatzen dituzte esnekiak.

Burasoen segida hartu dut 1996 urtean behi esnadunekin. Esnea etxetan banatzeko itzuli bat nere gain hartzeko aukera ukan nuen 2006 urtean, esne pasteurizatua saltzen hasi bainaiz orduan. Aktibitate berri honi buru egiteko, Emilie laborantzan plantatu da.

Laborantza biologikoan lan egiten dugu. Urtsuia mendi azpiko pentzetan alhatzen dira gure behiak, urtean hamar hilabete. Montbeliarde eta Holstein arrazako behiak ditugu.
Etxaldean egin belarra eta bihi nahasketa batekin bazkatzen ditugu. Neguan, arto enzilajea, luzerna belarra eta lastoa ukaiten dute.

Gure behien esnea aski aberatsa da esneki desbardinak lantzeko : esne osoa, esne gaingabetua, esnegaina, gurina edo burra, gasna xuria eta yogurtak.

Ekoizpenak

Produits laitiers bios
  • Esne osoa eta esne gaingabetua (pazteurizatua)
    Esnegaina, gurina edo burra,
    Gasna xuria eta yogurtak.
    Molde ekologikoan eramanak.
Salguneak

Etxaldean

Bakarrik aitzinetik hitzartuz