ETCHEBERRY Marcel

PAPETERIA


T. 05 59 28 53 81 - 06 75 79 98 53 -
Posta elektroniko : marceletcheberry739(at)orange;fr
Papeteria
64 470 LICHANS / LEXANTZÜ
Mapan ikusi

Txoriek ümeak egiten dütüe bedatseari bürüz ! Izadiaren erritmoa errespetatzen düan sistima eraiki nahi düt etxaltean.

Kabalak sanoki bizi ditian etxaldean, oreka xekatzen du Marcel ETCHEBERRI-k.

Hogei urtez lan egin düt langile gisa, André anaiaren etxaltea arrahartü aitzin 2000 urtean. Behi haragitakoekin bizi nahi düt etxalte ttipi batean.

Etxalteak 24 ha dütü. Hogei bat hektara soho honkailurik gabe eramaiten dütüt, pagotxari esker. Etxeko arto hazia ereiten düt 4 hekaretan (ez düt hazirik erosten, hazia ez da tratatürik).
28 behi gorri dütüt eta zezen bat. Berrogei bat behi arte üken dütüt bena kabale sobera ziren. Behitegia handitzeko ordez, behizionea ttipitü düt. Magiaz bezala, barrükian hatsa hartü da, kabaleak sanotü dira. Eztiago eta hobeki… txertatzerik ez, parasito elkitzerik ez, intseminazio artifizialik ez, betenaririk ez, esperientzia ederra !

Behi güziak kanpoan ümatzen dira bedatseko egün ederretan. Xahalak bostpasei hilabete arte amarekin kanpoan egoiten dira. Ondotik, xahalak barrükialat sartzen dütüt geinatzeko hiru eta bost hilabeteren artean. Aveyron eskualdean egiten diren xahal pezüak egiten dütüt. Ez dü deüsere ikustekorik eznean hazi xahalarekin : saiheskiak ederragoak dira eta haragia gorrixka da.

Bizia oro kanpoan igaran ondoan, behiak bostpasei hilabetez gizentarazten dütüt. Lanaren aisatzeko, xahal eta behier ber janaria emaiten diet : % 75 a arto, % 25a bihi osagai (luzerna, koltza, iguzkilore, linoa), belarra, lastoa eta nahi den ur guzia.

Hilabete oroz, behi bat eta xahal bat eramaiten düt Xiberoko kabale ehogiala (15 km, garbitarzün osoko tresna). Haragia hotz ganberetan atxikitzen düte, pikatzen eta hutsean ezarten bakarko moltsetan. Xahüki lan egiten düe

Ekoizpenak

Behikia
  • Xahalkia eta behikia. 5 kg eta 10 kg-tako kartoinetan.
    Kartoin klasikoa : erreki bat, 5 kg xerra, 2 kg saltsarako, 2 kg eltzekorako.
    Haragi xehatu kartoina : erreki bat, 5 kg xerra, 4 kg behiki xehatua
Salguneak

  • Etxera ekartzea-BAB  : Secteur Pays Basque (BAB, Mouguerre,…)
  • Etxera ekartzea-Donapaule : Secteur Pays Basque (Saint Palais)
  • Etxera ekartzea-Baigorri : Secteur Pays Basque
  • Etxera ekartzea-Biarnoa : Secteur Béarn (Oloron-Sainte-Marie, Lacq, Pau…)
  • Etxera ekartzea-kanbo-Ezpeleta : Secteur Pays Basque
  • Etxera ekartzea-Donibane Lohitzune : Secteur Pays Basque
  • Etxera ekartzea-Xiberoa : Secteur Pays Basque (Mauléon, Tardets)
  • Etxera ekartzea-Hendaia : Secteur Pays Basque
  • Etxera ekartzea-Hazparne : Secteur Pays Basque
  • Etxera ekartzea-Garazi : Secteur Pays Basque (Saint Jean Pied de Port)
Bidaltzeak / igortzeak

Jadanik zerbitzatuak diren hiriak : Biscarosse, Bordale, Niort, Brest, Quimper, Nantes eta Parise.