ETCHEGARAY Jean-Michel

XEMIANIA


T. 05 59 09 16 86 - 06 86 56 24 03 -
Posta elektroniko : contact(at)xemiania.com
Xemiania
64 120 BEGUIOS / BEHAUZE
Mapan ikusi

Etxe ekoizpen biologikoa eskaintzen duen laborantza, geroari itzulia !

Jean Michel Etchegaray-k haragi guzia zuzenean saltzen du. Eta irina, polenta eta pastak etxaldean berean eraldatzen ditu.

2003-az plantatua Behauzeko familiaren etxaldean, behiki eta ahatxeki freskoa proposatzen dautzuet. Nere etxaldea laborantza biologikoan eremaiten dut.

40 bat behi ditut urte osoan kanpoan alhatzen direnak. Neguan, libro egoiten dira behitegian eta etxeko belar eta bihiarekin bazkatzen ditut. Haragi mendrea ardiesteko, haragia hotz ganberan luzaz ontzen uzten dut. Jantegi eta kolektibitateeri behiki biologikoa proposatzen duen Biozkaria koletiboko kide naiz.

2019-an, etxaldearen aktibitatea garatu dut etxeko zerealekin irina, polenta eta pasta biologikoak nihaurek eginez. Lehengo motako garia eta artoa ereiten dut, hara nola Arto Gorria. Lekuko ezaugarri eta klimari egokitzen diren zerealak dira, eraldaketarik ezagutu ez dutenak. Haziak urtetik urterat berriz ereiten dira. Horrek lehengaiaren kalitatea eta etxaldearen autonomia segurtatzen du.

Ekoizpenak

Viande bovine bioArto gorria Maïs grand roux basque
  • Ahatxekia eta behikia.
    Ahatxeki kartoina (5 kg edo 10 kg) : errekia, saltsa zurikoa, zangarra osso-bucco, aitzinekoa, saiheskia, eskalopea / xafla.
    Behiki kartoina (6 kg edo 10 kg) : idi-errekia, eltzekoa, Borgoinako erakoa, behereko kosta, rumsteak, azpizuna, xerra.
    Jaki prest eginak : ahatxeki axoa, ahatxeki saltsa, behikia Borgoinako eran.
    Molde ekologikoan eramanak.
  • Fusillis et coquillettes au blé bio semi-complètes.
    Farine de blé bio semi-complète.
    Polenta de maïs Arto Gorria.
    Farine de maïs Arto Gorria.
Etxaldean

Egun guziz (jaki prest-eginak bakarrik) Haragia aitzinetik manatuz bakarrik
Bidaltzeak / igortzeak