Mattin Erramoun

FERME BIGOTENIA


T. - 06 32 91 21 95
Posta elektroniko : mattin.erramoun64(at)gmail.com
64220 Lasse / Lasa
Mapan ikusi

Hein ttipiko etxaldea, kontsumitzailearen beharreri erantzuten duen kalitatezko etxe ekoizpenekin.

Etxetik saltzeko hautua egin dut instalatu bezain laster, nere kabalen balioa hobetzeko eta kontsumitzailearekin zuzenki harremanetan izaiteko gisan.

2020-an plantatu naiz BTS ACSE azterketa lortu ondoan, ene ottoren etxaldean, Lasan. Haragitako Blonda arrazako hogoita hamar bat behi ditut. Horrez gain 130 bat ardi, hauek ere haragitakoak, Xarolesak ( Charolaise).
Behiak etxaldeko pentzeetan edo mendian alhatzen dira urtean 7 hilabetez. Neguan ere aroa alde baldin bada. Ardiak urte guzian alhatzen dira eta neguan, belar, luzerna eta arto bazka gehitzen diet.
Behiki eta ardiki freskoa proposatzen dut, bai eta ere plater kozinatuak, Axoa edo ardikia « Navarrin » moduan bezala.
Transformaketa osoa Azkarateko etxalde batetako laboratorioan egina da.
Ekoizpenen salmenta zuzenean etxaldetik egiten dut bainan ere etxeetarat ekartzen dut bereziki kostaldean.
Nere lan egiteko eta ekoizteko moldeek Idoki agiantzaren arauak osoki segitzen dituzte.

Ekoizpenak

BehikiaArdikia
  • Mattin Erramoun behiki eta ardiki freskoa proposatzen du, bai eta ere plater kozinatuak, Axoa edo ardikia « Navarrin » moduan bezala.
Salguneak

  • Etxera ekartzea-Akitania
  • A la ferme
Etxaldean

Hitzordua hartuz