FORSANS Frédéric

PELLOENEA


T. - 06 95 25 44 37
Posta elektroniko : pelloenea(at)free.fr
Quartier Gibelarte
64 250 ITXASSOU / ITSASU
Mapan ikusi

Lekuko abere arrazak hazten eta lantzen ditut Euskal Herrian eta kalitatezko ekoizpenak taldean sustatzen ditut.

Ekoizpenak bururaino eramanez, Frédéric FORSANS-ek lekuko arrazei balioa emaiten die Itsasu aldean.

Itsasuko Pelloenea etxaldean plantatu naiz 2010.-urtean.

Oilaskoak kanpoan hazten ditut. Egun bat dutenean ukaiten ditut xitoak, ondotik etxean hazten ditut lau hilabetez, kanpoa erabiliz. Emeki hazten diren oilasko arrazak izanki, denbora behar dute hazteko. Etxean erahiltzen dira oilaskoak.

Erruten duten oiloak ere baditut, kanpoan ibiltzen dira egun guziz, gehitzen zaien janaria, transgenikorik gabe da.

Kofoin batzu baditut eta lekuko erle motarekin lan egiten dut. Akazia eta gaztainatzeen loratze denboran, erlategia lekuz aldatzen dut, erleek hobekienik lan egin dezaten.

Ekoizpenak

OilaskoaEztia
  • Etxeko oilaskoa
  • Akazia eta gaztainatze eztia, lore-eztia
Salguneak

  • A la ferme
Etxaldean

Aitzinetik hitzartuz