GOYHEXIA (GAEC) : Johaine ETCHEMENDY, Charlotte et Sacha STANDEN)

GOHETXIA


T. 05 59 28 51 59 - 06 79 50 95 40 -
Gohetxia
64 470 TROIS VILLES / IRURI
Mapan ikusi

Laborantza iraunkorraren zinezko balioek oiartzün badüe gure etxaltean.

Sacha STANDAN lurgabeari laborantzan plantatzeko aukera eman deio Johaine ETCHEMENDY-k leku bat eginez bere etxaldean, elgarrekin esneki berriak pikoan jartzen dituzte.

Familiako etxaltean plantatü nintzan behi esnadün tropa ttipi batekin1994 urtean.
Etxalteari balio zerbait ekarri nahian, senda belarrak eta landare aromatikoak lantzen dütüt ordütik. Sagardian ere, leküko sagarrondoak jarri dütüt.

2012 urtean, Sacharekin behien esnea lantzea gogozkatü dügü, biek laborantxatik bizitzeko asmoarekin.

Prim Holstein eta Montbeliarde arrazako behi tropa, ahal oroz kanpoan alharazten dügü.

Esnea lantzea bere gain hartzen dü Sachak, sail hori zinez gostükoa beitü. Ekoizpen bereziak pikoan jarri dütü behi esnearekin. Bi gasna mota egiten dütü bereziki, bata arrunt mardoa eta eztia eta besteak gostü hartzen dü üzten denean ontzen.

Lakarrin, Gazkoi arrazako xerriak hazten dütügü : haragi freskoa eta kontserbak egiten dütügü.

Xiberoko beste laborari lagünekin Gohetxea saltegia zabaltzen dügü urte orotan, Irurin, gure etxaltean.

Ekoizpenak

Behi Gasna eta EsnekiakProduits laitiersXerrikia
  • Behi gasna, 2-4 hilabetez ondua
    Behi gasna gurina : 3 astetako gasna (Saint Marcellin gisakoa) eta Saint Ahcas gasna (Reblochon gisakoa)
    Yogurt joa
  • Gazkoi xerrikia : haragi freskoa (kartoinetan), xingarra eta kontserbak.
Etxaldean

GOHETXEA etxe ekoizleen saltegia, Irurin : urte osoan, larunbata goizetan, 9 :30-12 :30. Eta udan, asteartetik ostirala arte, arratsaldetan (16 :00-19 :00).