HARANEA (GAEC) : Christian Aguerre, Gilles Billaud, Martine Bouquerot)

HARANEA


T. 06 89 36 83 21 -
Posta elektroniko : martine.bouquerot(at)gmail.com
Quartier Basaburu
64 250 ITXASSOU / ITSASU
Mapan ikusi

Ingurumena errespetatzen duen jendearen heineko laborantza, ekoizpen sano eta gostudunentzat.

Haranea etxaldean, kalitateari balioa emaiten diote taldeko lanari esker. 1998 urtean, amatxiren etxaldean plantatzen da Christian AGUERRE. 2002 urtean Gilles BILLAUD eta 2009an Martine BOUQUEROT-rekin partzuer jartzen da.

Ursumu eta Mondarrain mendien artean kokatzen da Haranea, gune aski patarrean. Etxalde ttipi hontan, oilasko, arroltze, xerrikia eta Ezpeletako biperrak ekoizten ditugu.

Oilaskoak eta oiloak lehen egunetik etxaldean hazten dira.
Sei astetik harat, eremu belartsuetan haziak dira kanpoan. Bihi nahasketa batekin bazkatzen dira eta ondarrean arto bihia baizik ez dute ukaiten oilaskoek. Oilaskoak etxaldean hiltzen ditugu, hamahiru eta hogei asteren artean.
Arroltzeak arrunt freskoan saltzen ditugu.

Euskal xerriak Kintoa sormarkaren betebeharrak jarraikitzen ditu. Xerriak kanpoan hazten ditugu hamarzortzi hilabete arte. Belarraz gain, ogia, artoa, garagarra, koltza eta iguzkilore zapakina ukaiten dute. Haragia etxaldean pikatzen dugu.

Ezpeletako biperra eta arto gorria, laborantza biologikoan eramaiten ditugu. Arto irina eta polenta egiten dugu.

Etxaldeko ekoizpenak Basaburuko saskiaren bidez saltzen ditugu, Basaburu auzoguneko lau etxaldeen ekoizpenak elgarrekin banatzen ditugu Itsasu inguruko herrietan. Donibane Lohitzuneko Baserria laborarien salgunean gira ere.

Ekoizpenak

OilaskoaArroltzeaXerrikiaPiment d'Espelette bioArto gorria Maïs grand roux basque
  • Etxeko oilaskoa : erretzeko prest.
    Arroltzeak.
  • KINTOA xingarra (bederen 18 hilabetez xukatua)
    KINTOA haragi freskoa (5 kg kartoinean, hutsean emana): errekia, kostak, lukainkak, txistorrak.
    Euskal xerrikia kontserbetan (patea, gaintxiorra, odolkia) eta artekia. Saboinak xerri-gantzarekin eginak.
  • Ezpeletako biperra sormarkan : biper-errautsa, biper-sokak (laborantza biologikoan)
    Ezpeletako biperrarekin egin ekoizpenak : biper-purea, biper-bahakia, biper-gelera eta ozpina
  • Ogia- zerealak
Salguneak

Etxaldean

aitzinetik hitzartuz