IHITIA - famille URBISTONDO

IHITIA


T. 05 59 54 22 16 - 06 76 24 94 56 -
Posta elektroniko : joana.urbistondo(at)hotmail.fr
Ihitia
64 310 SARE / SARA
Mapan ikusi

Natur baliabideak errespetatzen dituen laborantxa batentzat, kopuru ttipiekin lan egin, bata bestea osatuz, bizi den laborantxa baten beiratzeko, kalitatzeko ekoizpenak eskainiz bezeroeri.

1978an erosi zuten Ihitia etxaldea Fermin eta Frantxa Urbistondok, hazkuntza eta sagarno tradizio bat segituz. Laborantxa aktibitatearen segipena segurtatzeko, Joana alabak, hauekin bat egin du 2012an, etxaldean gasnatze proiektu bat garatuz. Fermin aitak erretreta hartuz geroz, Léon semeak du bere segida hartzen etxaldean.

Lekuko arrazako ardi esnadunak eta haragitako behiak hazten ditugu Larrune eta Suhalmendiren hegian.

Fruitu arboleri atxikimendu azkarra izanik, badu hogoi ta bost urte lekuko sagar-ondoak landatu ditugula (mandaburua, errezila, anixa, patzulua, geza zuria, mamula…), lehen etxalde guzietan bazirenak.

Aintzineko egin moldeak segituz sagarno eta sagar jusa ekoizten ditugu.
Urtaro ezberdinetan zehar sagardiak arta haundia galdegiten du. Neguan arbolen epaitea eskuz egiten da. Fruituak hundu arau biltzen ditugu agorriletik urria arte.
Sagarrak garbitu ondoan, berexten ditugu, xehatzen eta tinkatzen ; sagar jusaren kontserbazioa segurtatzeko pasteurizazio bat egiten dugu.

Sagar jusaren parte bat upeletan bildua da hartzitze luze batentzat, eta gustuen garatzearentzat.
Bost hilabete berantago sagarnoa botoiletan biltzen dugu.

Sagarno ozpina haritzezko upeletan zahartzen da zonbait hilabete gehiagoz.

Gure gustu haundiko sagarnoa, aperitifan goza daiteke andere mahats beltx ziropa baten laguntzarekin, baita haragi, arrainki, gasna eta desertaren lagun.

Ardiak kanpoan alhatzen dira, belar idorra eta bihiak ukaiten dituzte. Ossau Irati sormarka peko ardi gasna egiten dugu. Ardi esne sasoinean, ardi esnearekilan egindako iaurta, mamia eta zemerona egiten ditugu ere.

Etxeko haragiak gihaurk sukaldatzen ditugu Anhauzeko Xuhito transformatze gela kolektiboan : ardikia, aratxekia eta xerrikia kontserbetan emaiten dugu. Haragi freskoa aldiz etxerat ekartzen dugu.

Ekoizpenak

Ardi GasnaBehikiaXerrikiaArdikiaSagarnoa eta sagar-jusa
  • Ossau Irati ardi gasna. Ardi esne yogurtak, mamia eta zemerona.
  • - Kontserbak : ardikia "navarrin" saltsan, aratxeki axoa.
    - Xarkuteria eta haragi lehortuak : patea, gaintxiorra, odolgia, gurineko lukainkak, saltxitxoia, urdazpia.
    - Haragi freskoa (aratxekia, xerrikia) : aitzinetik manatuz.
  • Sagar jusa, sagarnoa, sagarno-ozpina
Salguneak

Etxaldean

astelehenetik larunbata arte, 10 :00-12 :00 / 15 :00-18 :00.
Bidaltzeak / igortzeak

Bai.