INCHAUSPE BENAT

Ferme Xihiteia


T. - 0670768485
Posta elektroniko : ziit(at)live.fr
Xihiteia
64430 BANCA/BANKA
Mapan ikusi

Gure mendi lurraldeetara egokitua den laborantxa iraunkorra praktikatu, kontsumitzaileari kalitatezko etxeko mozkinak proposatuz

Laborantxako ikasketak egin ondoan, 2007-an hartu dut nere aitaren segida etxaldean. Urte andana batez, nere lan denbora partekatu dut etxaldea eta kanpoan nituen beste lanen artean. Bainan 2021-ean, nere etxaldeko behi eta ardi hazkuntzari osoki jartzea erabaki dut, etxe ekoizpena garatuz.

Mendialdean kokatua den nere etxalde ttipian, 250 ardi buru beltz eta 15 bat behi Pirenaica hazten ditut.
Mendiari egokituak diren arrazekin lan egiteko hautua egin dut. Nere aitak hazten zituen Manex Buru beltz ardiak atxiki eta kopurua emendatu dut. Behietan aldiz, Blonda arrazaren ordez Pirenaica arrazako kabalekin lan egitea erabaki dut, nere etxaldeko ingurumen maldatsueri biziki ongi egokitzen baitira eta behi horiek biziki gustukoak baititut.

Bildots gehienak azaro eta abendu artean sortzen dira. Ondotik ardien parte bat Behauzen atxikitzen ditut bazketan eta besteak etxaldean berean, udaberri eta uda sasoinean 5 -6 hilabetez Bankako mendietan alhatzen direlarik.
Behien kasuan, 2020 ko urtarrilan erosi nituen 10 bat Pirenaika miga, eta lehen 3 ahatxeak 2021eko neguan sortu dira. Nere helburua da ahatxeak neguan sorraraztea, amaren esneaz eta etxaldeko belarraz goza dezaten 6 hilabete ingurutan salduak izan arte. Neguan, nere behiak osoki belarrarekin bazkatuak dira eta udan etxaldeko pentzeetan.

Bildoskia proposatzen dut urtarriletik maiatza arte, eta ahatxekia agorriletik urte ondarra arte, etxerat eremaiten ahal dudana.

Ekoizpenak

BehikiaArdikia
  • Bildoskia, osorik edo kesetan
    5kg-ko ahatxeko koliak (xerra, kostak, erreki, saltsaki...)
Salguneak

  • A la ferme : Hitzordua hartuz, edo etxerat eremana
Etxaldean

Hitzordua hartuz
Bidaltzeak / igortzeak

Etxerat eremaiten