Itsas-Mendi batasunean elkartzen dira Maryse eta Patxi DOYHARCABAL. Laborari gaztek etxaldeko ekoizpen guziak balorizatzen dituzte salmenta zuzenari esker.
Arbonan, behi gorrien hazteko ohidura dute etxekoek. Behiak urte osoan alhatzen dira kanpo zabaletan. Negua behitegian pasatzen dute belar asean. Behien gizentarazteko behar den denbora hartzen dugu, haragi tendre et gostuduna ardiesteko. Senda belar eta olioekin sendatzen ditugu abereak.
Arbonan, fruitu ttipiak ere egiten ditugu. “Gariguette" marrubiak garratz gostu arina du primaderan eta « Mara des Bois » oihaneko marrubia arrunt sukratua da udan. Fruitu onduak bakarrik biltzen ditugu, erreximentak eta bahakia egiteko.
Bidarrain, Maryseren etxean fruitu arbolak badira : gerezia, mertxika, sagarra, nektarina, pikoa, udarea eta arbeletxeak biltzen ditugu. Fruituekin, erreximenta, bahaki eta ziropak egiten ditugu.


- Ahatxekia eta behikia
Ahatxekia (5 kg eta 10 kg-tako kartoina) eta behikia (10 kg)
Jaki prest-eginak : ahatxeki axoa (750 g ontzia)
- Fruitu landuak : erreximentak (marrubia, mertxika, Itsasuko gerezia, arana, nektarina, pazteka/laranja), coulis/bahakia (marrubia eta mertxika), ziropak (marrubia, mertxika).
- Etxera ekartzea-BAB : Secteur Pays Basque
- Etxera ekartzea-Donapaule : Secteur Pays Basque
- Etxera ekartzea-Baigorri : Secteur Pays Basque
- Etxera ekartzea-kanbo-Ezpeleta : Secteur Pays Basque
- Etxera ekartzea-Donibane Lohitzune : Secteur Pays Basque
- Etxera ekartzea-Xiberoa : Secteur Pays Basque
- Etxera ekartzea-Hendaia : Secteur Pays Basque
- Etxera ekartzea-Hazparne : Secteur Pays Basque
- Etxera ekartzea-Garazi : Secteur Pays Basque
- AMAP Ziburu
- Ezpeletako Izarra
- LURRETIK saltegia
- Merkatua - Donibane Lohitzune (ostirala)
- Etxaldean